Ekoizpen-bide: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Barne lotura zuzenketa: marxismo
No edit summary
1. lerroa:
'''Ekoizpen-bideak''', '''ekoizpen bitartekoak''' edo '''ekoizbideak''' [[ekoizpen (argipena)|ekoizpena]] burutzeko beharrezko diren baliabide fisikoak dira, [[lan indar]]ra kenduta, hala nola lurra, lantegiak eta makinak. [[Ekoizpen-faktore]]en definizio berdina du, baina horiek giza-baliabideak (lan indarra), finantza baliabideak ere barnehartzen dituzte, baliabide fisikoekin batera (ekoizpen bideekin batera, alegia). Ekoizpen-bide kontzeptua [[marxismo|teoria marxista]]n erabiltzen da bereziki, [[kapitalismo]]an ekoizpen-bideak [[burgesia]]ren esku daudela eta [[komunismo]]an langileena direla baieztatzeko.
 
== Ekoizpen-bideak sistema-ekonomikoaren arabera ==
Materia prima, makina, tresna, dirua, fabrika, bulego, almazen eta ibilgailuak bezalakoek konposatzen dituzte
 
=== Kapitalista ===
Teoria marxistaren arabera, lan prozesuan parte hartzen duen tresna edo material oro da ekoizpen bidea.
 
Ekoizpen bideak ekoizpen moduetara atxikita daude, beraz bai sistema esklabista, feudalista eta kapitalistan ere parte hartzen dute. Hauetako bakoitzean klase sozial desberdin baten menpe daude. Ekoizpena kapitalean bihurtzen denean, langileak esplotatzeko erreminta bihurtzen da aldi berean.
 
Marxismoaren arabera, langile klaseak bere kapitalismoaren aurkako iraultza egiten duenean eta proletarioen diktadura ezartzen dutenean, ekoizpen-bideak kolektibizatu eta langileek gestionatuak izango dira. Horregatik, burgesiak klase dominantea izateari eta langileak soldata eta gainbalioaren bidez esplotatzeari utziko dio.
 
=== Sozialista ===
Ekoizpen sistema sozialistan, ekoizpen-bideak langile propioenak dira eta hauek beraien beharren arabera erabiltzen dituzte. Ondorioz, bakoitzak egin duen lanaren ordainketa parekidea jasoko luke. Beste alde batetik, estatu sozialismo boltxebiketen teorian, ekoizpen bideak denonak eta denontzat dira; hau da, ez dago jabe indibidualik. Gizarteak jartzen ditu funtzionamenduan, komunitatearen onurarako eta ez elite baten onurarako.
[[Kategoria:Ekoizpena]]
[[kategoria:Marxismoa]]