Xaria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
Lege islamikoa da erabiltzen den lege erlijiosorik hedatuena, eta munduko hiru sistema juridiko hedatuena da, [[zuzenbide komun]] eta [[zuzenbide zibil]]arekin batera. Islamaren Urrezko Garaian, zuzenbide islamiko klasikoak zuzenbide komunaren garapenean eragin zuela uste da, baita zuzenbide zibilaren hainbat instituzioren garapenean ere.
 
Musulmanak ez diren beste lege sistema askoren aztarnak ikus daitezke sharian: antzinako arabiar beduinoenak, [[Meka]]ko merkataritza legearenak, [[Medina]]ko nekazaritza legearenak, konkistatuko herrietakoenak, eta erromatarren eta juduen legearenak.
 
Sharia legea dela esatea, baina, ez da erabat zuzena, legeaz haragokoa baita. Shariak erlijioa, politika, gizarte eta etxeko ohiturak, eta bizitza pribatua, dena hartzen du. Berez, musulman guztiei dago zuzendua, baina musulman gizartean bizi den pertsona orori aplikatzen zaio neurri batean; herrialde musulmanetatik kanpo bizi direnean edo bidaiatzen dutenean, ez daude sharia betetzera derrigorturik. Sharia ez da [[gizaki]]arentzat kritikagarri, Jainkoaren nahian oinarritzen baita.