«XIX. mendea Londresen»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
XIX. mendean, [[Londres]] bihurtu zen munduko metropoli garrantzitsuena eta munduko salerosketaren gune nagusienetako bat. Gehienean, [[XIX. mendea|XIX. mende]]<nowiki/>ko [[Britainia Handia]] [[Viktoriar Aroa|Viktoriar Aroari]]ri lotzen zaio, oso parekatuta baitatoz kronologikoki. Denbora horretan, hiriak aldaketa handiak eta gogorrak izan zituen.
 
== Hirigintza ==
[[Fitxategi:London_Thames_copper_engraving_19th_century.jpg|thumb|Londres eta Tamesis ibaia XIX. mende erdialdera]]
[[Fitxategi:Constructing the Metropolitan Railway.png|thumb|Metroa egiten King's Crossetik gertu]]
[[XVIII. mendea|XVIII. mendetik]], [[XX. mendea|XX. mendeko]] lehenengo erdialdera, Londres [[Britainiar Inperioa]]ren hiriburu izan zen, eta [[Viktoria Erresuma Batukoa|Viktoria erregina]]<nowiki/>ren Aroan bereziki Inperioak bere gorena jo zuen. Garai horren atarian, [[Jurgi IV.a Erresuma Batukoa|George IV]].a<nowiki/>ren Aroan, John Nash diseinatzaileak itzal handiko ingeniaritza-lanak egin zituen: [[Regent Street]], [[Piccadilly Circus]], Carlton House Terrace eta [[Oxford Circus]] etorbide, bidegurutze eta plaza dotoreak, baita Buckingham House Errege baten merezimenduko jauregi bihurtu ere. [[1830]]. urtean [[Trafalgar Square]] egin zuten, eta bi urte geroago, berriz, bertako [[National Gallery]] eraikina.
 
== Biztanle metaketa ==
Londres hiria, berriz, kontraesan latzez betetako hiria bilakatu zen. Eraikuntza eta ingeniaritza-garapen berriekin batera, herri xehea auzo txiroetan metatuta bizi zen egoera lazgarrietan. [[1800]]. urtean, Londresen milioi bat pertsona bizi ziren; mende bat geroago, ordea, 6 milioi, baina oinarrizko beharrizanei aurre egin ezinik zeuden horietako asko eta asko. Hori da, hain zuzen, [[Charles Dickens]] idazlearen garaiko Londres txiroa eta latza: industriaren garapen bete-betean, 5 urteko umeak ere eskale egoten ziren kalean, edo tximinia-garbiketan. [[1870]]ean egoera hori zer-edo-zer hobetu zen, 5-12 urte arteko haurrak nahitaez eskolatu beharra ezartzen zuten legeen ondorioz.
 
[[XIX. mendea|XIX]]-[[XX. mendea|XX. mendeetan]] Londres munduko [[hiri]]rik handiena izan zen, etorkin ugari hartu zituen, adibidez, [[1848]]ko [[Irlandako Gosete Handia|Patataren Gosetearen]] ondorioz, 100.000 irlandar txiro Londresen finkatu ziren, batez ere [[East End (Londres)|East EndEnden]]en, une batean hiriko biztanleriaren % 20 osatzeraino.
 
== Baldintza higienikoen gainbehera ==
[[Fitxategi:Father Thames introducing his offspring to the fair city of London.jpg|thumb|Kirats Handiaren irudi satirikoa (1858)]]
[[XIX. mendea|XIX. mende]] erdialdera, estolderia-sare txarrak eta ikatz-berogailuek airea guztiz kutsatzen zuten, eta itogarria egiten. Hiriko hondakin-ura ere Londresko [[Tamesis]] ibaira joaten zen zuzenean, kopuru izugarrietan. [[1840ko hamarkada]]n [[kolera]] maiz zabaldu zen ere. Horrenbestez, [[1858]]ko udan Kirats Handia edo ''The Great Stink'' delakoa gertatu zen, estolderia-uretako eta ibaiko hondakin-tasa handiak kirats jasanezina eragin zuen eta, ondorioz, parlamentua bera ere hustu behar izan zuten. Harrezkero, estolderia-sarea hobetzeko plan gehiago egin zituzten.
 
== Garraio sarea ==
Inperialismoaren garaian bete-betean sartuta zegoela, Londresko ibaia itsasontziz gainezka zegoen, eta [[Tamesis]]<nowiki/>en biltzen zen munduko ontziola-kopuru handiena. [[1863]]ko [[urtarrilaren 9]]an hiriko [[Metro (garraiobidea)|metroa]] zabaldu zuten [[Paddington geltokia|Paddington]]<nowiki/>etik Farringdon Roadera, munduko lehena. Arrakasta handia izan zuen eta gero beste linea batzuk ireki zituzten. Trenak lehentxeago hasi ziren beren bidea urratzen (lehenengo linea [[Londresko zubia|London Bridge]]<nowiki/>tik [[Greenwich]]era [[1836]]an) eta hainbat geltoki handi eraiki zituzten (Eustongoa izan zen lehena 1837an).
 
== Bibliografia ==
{{Erreferentzia
| abizena = * Bahamon
| url =
}}
 
 
[[Kategoria:Londresko historia]]