Difference between revisions of "Władysław Sikorski"

m
Robota: Aldaketa kosmetikoak
m (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Władysław Eugeniusz Sikorski''' ({{IPA|vwaˈdɨswaf ɕiˈkɔrskʲi}} ahoskatua; [[Tuszów Narodowy]], [[Austria-Hungariako Inperioa|Austria-Hungaria]], [[1881]]eko [[maiatzaren 20]]a - [[Gibraltar]], [[1943]]ko [[uztailaren 4]]a) [[poloniar]] buruzagi [[politiko]] eta [[gudari|militarra]] izan zen.
 
Ingeniaritza ikasi zuen. [[Józef Piłsudski|Piłsudskiren]] agindupeko erakunde politiko abertzaleetan buruzagi izan zen, eta [[Lehen Mundu Gerra]]n poloniar legiokoa izan zen. 1919-1920 urteetan poloniarren eta [[sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobietarren]] arteko gerran ezagun egin zen. Geroztik garrantzi handiko karguak izan zituen: Estatu Goreneko buru (1922), gobernuburu (1922-1923) eta Gerrako ministro (1924-1925). Pilsudskiren [[estatu-kolpe]]aren ondoren politika alde batera utzi zuen, eta [[Frantzia]]ra erbesteratu zen. 1939an [[Frantziako Poloniar Armada]]ren buruzagitza hartu zuen, eta 1940an, Frantzian lehenbizi, eta [[Londres]]en gero, [[Erbesteko Poloniar Gobernu]]ko buru izan zen. Hegazkin-istripu batean hil zen.
 
{{bizialdia|1881eko|1943ko|Sikorski, Wladyslaw}}
 
[[Kategoria:Poloniako Lehen Ministroak]]
[[Kategoria:Poloniako jeneralak]]