«Wittelsbacheko etxea»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:Wittelsbach Arms.svg|thumb|260px|righteskuinera|Wittelsbacheko etxearen harmarria.]]
'''Wittelsbacheko etxea''' germaniar [[noblezia|noble]] familia izan zen, [[1180]]tik [[1918]]ra [[Bavaria]]ko eta [[Palatinatua|Palatinatuko]] agintari izan zena. [[Suabia (Bavariako eskualdea)|Suabiako]] [[Aichach]] herritik hurbil zegoen Wittelsbacheko gaztelutik dator izena<ref>[http://global.britannica.com/EBchecked/topic/646218/House-of-Wittelsbach House of Wittelsbach] Global.britannica.com</ref>.
 
[[1124]]an Scheyerneko konde Oton V.ak bere familiaren egoitza Wittelsbacheko gazteluan finkatu zuen, eta hartatik hartu zuen izena familiak. Oton VI.a Bavariako konde izan zen (Oton I.a Bavariakoa); [[1214]]an [[Oton II.a Bavariakoa]]k [[Renania-Palatinatua]] eskuratu zuten ezkontza bidez, eta hala hasi zen Wittelsbacheko etxearen erresuma zabaltzen. [[1329]]an, [[Paviako Ituna]]ren bidez, Wittelsbacheko etxearen lurrak bereizi ziren, eta bi adar sortu ziren: Bavariakoa eta [[Palatinatua|Palatinatukoa]].
 
Lurraldearen lehen zatiketa hartatik aurrera zatiketa eta gorabehera ugari izan ziren; besteak beste, [[XVI. mendea]]n Palatinatuko adarra [[Erreforma protestantea|Erreforma Protestantearen]] alde agertu zen, eta Bavariakoak berriz [[katolizismo|katoliko]] jarraitu zuen. [[XVIII. mendea]]n, ordea, bi adarrek bat egin zuten. [[Karlos Teodoro Bavariakoa|Karlos Teodorok]] Palatinatua eta Bavaria jaso zituen, eta Wittelsbacheko etxearen ondasun guztiak haren ondorengo [[Maximiliano I.a Josef Bavariakoa|Maximiliano I.a Josefen]] esku geratu ziren [[1799]]an.
 
Oro har, [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]]ri leial izan zen Wittelsbacheko etxea, eta horri esker titulu ugari eskuratu ahal izan zituen; [[Brandenburgo]]ko ([[1323]]-[[1373]]), [[Bohemia]]ko ([[1619]]-[[1620]]) eta [[Suedia]]ko ([[1654]]-[[1718]]) errege izan ziren, eta [[Maximiliano I.a Josef Bavariakoa|Maximiliano Josef I.ari]] errege titulua eman zion [[Napoleon Bonaparte|Napoleonek]], [[Luis III.a Bavariakoa|Luis III.ak]] [[1918]]an abdikatu zuen arte gorde zutena.