«Willard Libby»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 2 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Willard Frank Libby''' ([[Grand Valley (Colorado)|Grand Valley]], {{data|1908|12|17}} - [[Los Angeles]], {{data|1980|9|8}}) [[AEB]]etako kimikaria izan zen. [[Kaliforniako Unibertsitatea]]n, [[Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn|BerkeleyBerkeleyn]]n, egin zituen kimika ikasketak, eta han lortu zuen lizentzia 1931n, doktoretza 1933an, eta hantxe hasi zen irakasle-lanean. 1943an, [[Chicagoko Unibertsitatea|Chicagoko Unibertsitateko]] kimika irakasle izendatu zuten. Aurrerago, Kaliforniako Unibertsitatera joan zen, eta han hamar urtez lan egin zuen. [[Princetongo Unibertsitatea]]n ere lan egin zuen, baina 1941ean, [[Bigarren Mundu Gerra]] zela eta, eten egin behar izan zuen egonaldia, [[Columbia Unibertsitatea|Columbia Unibertsitateko]] [[Manhattan Proiektua|Manhattan proiektuan]] lan egitera deitu baitzuten. 1954an, [[Dwight David Eisenhower|Dwight D. Eisenhower]] presidenteak Estatu Batuetako Energia Atomikoaren Batzordeko kide izendatu zuen, eta kargu horretan jarraitu zuen, 1959an karguari uko egin zion arte.
 
[[Uranio]]aren [[isotopo]]ak bakartzeko lanetan jardun zuen, Columbia Unibertsitatean. Ehun bizien [[erradioaktibitate]]a neurtzen aditua zen; [[tritio]]a atmosferan nola eratzen den agertu zuen, eta gai organikoak edo karbonozko gaiak dituzten objektuek zenbat [[karbono-14 bidezko datazioa|karbono-14]] duten neurtuz gauzen antzinatasuna erabakitzeko metodo bat asmatu zuen, [[arkeologia]]n, [[geologia]]n, [[paleontologia]]n eta [[geofisika]]n asko erabiltzen dena.
 
Sariei dagokienez, Elliott Cresson domina jaso zuen 1957an, eta [[Kimikako Nobel Saria|Kimikako Nobel saria]] irabazi zuen 1960an.
{{Kimikako Nobel Saridunak}}
{{bizialdia|1908ko|1980ko|Libby, Willard}}
 
[[Kategoria:Coloradotarrak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako kimikariak]]