Wamba (erregea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
31. lerroa:
 
== Tronua ==
[[Fitxategi:31-WAMBA.JPG|thumb|300px|leftezkerrera|Wamba Oxfordeko Unibertsitatean Googlek digitalizatutako liburuan]]
[[Fitxategi:Juan Antonio Ribera - Wamba renunciando a la corona, 1819.jpg|thumb|300px|leftezkerrera|Wamba, koroari uko egiten. Juan Antonio Riberak egindako olio-pintura.]]
[[Fitxategi:Wamba 01.jpg|thumb|200px|righteskuinera|Alejandro Carnicerok egindako Wambaren estatua ([[Madril]])]]
 
Wamba errege egin zutenean, urtetan sartua zen, eta ezezkoa esan zion karguari, baina nobleek ez zuten haren ezezkoa onartu eta Gerticin edo Gérticosen ([[Valladolid]]) baiezkoa eman beharrean izan zen [[672]]ko [[irailaren 21]]ean. Hantxe hil zen [[Rezesvinto|Recesvinto]], aurreko erregea, eta izena aldatuko zioten herriari: [[Wamba (argipena)|Wamba]] izena izango zuen aurrerantzean.
 
Wambak [[Toledo]]n koroatua izan nahi izan zuen, eta halaxe gertatu zen [[672]]ko [[urriaren 20]]an.
 
[[Bisigodo]]ei ospea eta distira emango zien azken erregea izan zela esan daiteke, haren heriotzak gainbehera ekarriko baitzien bisigodoei. Wambaren erregealdia ez zen batere erraza izan, nobleen monarkiarekiko aurkakotasuna edo haien arteko ika-mikak, [[katolizismo|katolikoen]] eta [[arriano]]en arteko borrokak, eta hispanoerromatar eta bisigodoen artean pizten zirenak itzaltzen aritu behar izan baitzuen. [[Baskoi]]ak ere altxatu zitzaizkion, eta, [[672]]an, arrisku berri bat etorri zitzaion: aldi batez atzeratzea lortu bazuen ere, arabiarrak penintsulara salto egin nahian zebiltzan.
 
[[673]]an, [[Galia]]ko Septimania eskualdean (gaurko [[Frantzia]]ko hego-ekialdean), hainbat noble bisigodo altxatu zen, [[Ilderiko]]ren agintepean (bere burua errege egin zuen). Wambak Paulo dukea bidali zuen, hura isilarazteko xedearekin, baina hura ere matxinatu egin zitzaion [[Narbona]]n. Paulok Ilderiko ordezkatu eta bere burua errege koroatu zuen [[Girona]]n. Une berean, Wamba [[Kantabria]] inbaditu zuten baskoien aurka ari zen, baina laster erantzun zion Pauloren matxinadari. Garaile irten zen, eta [[Tarragona]], [[Bartzelona]] eta [[Narbona]] hartu zituen. Paulo harrapatzea lortu zuen, eta [[Toledo]]ko kaleetan desfilarazi zuen, buruan arrain-hezur bat zuela.
 
Gertakizun haien ondoren, Wambak armada berrantolatu zuen, eta lege berri bat eman zuen: ez bazuten heriotza-zigorra nahi, inbasiorik edo matxinadarik izanez gero nobleek eta elizgizonek beren tropekin joan beharko zuten Wambari laguntzera.
 
[[675]]ean, Wambak Toledoko XI. Kontziliora deitu zuen, eta elizgizonen gehiegikeria eta okerkeriak zuzentzeko neurriak hartu ziren.
 
== Gainbehera eta heriotza ==
Wambaren aurkako konplotak amaituko zuen haren erregealdia. Engainatu egin zuten, eta lo harrarazi zioten; monje-jantzia jarri, eta koroa uztera behartu zuten. Matxinadaren buru [[Ervigio]] izango zen hurrengo erregea.
 
Gertaera haren ondoren, Wamba [[Pampliega]]ko ([[Burgos]]) San Vicente monasteriora erretiratu zen, eta han hilko zen 688an. Hantxe geratu zen hilotza, Alfontso X.ak Toledoko Santa Leokadia elizara eramatea agindu zuen arte.
 
Tradizioaren arabera, [[Narbona]]ko altxamendua itzali ondoren, Wamba erregeak San Antolin martiriaren erlikiak Iberiar penintsulara eraman zituen. Martiria V. mendean Okzitaniako [[Tolosa]]n exekutatu zuten printze bisigodoa zen, eta haren hondakinak gero [[Palentzia]]ko katedraleko San Antolin kriptan gorde zituzten.
 
{{commons}}