Waffen-SS: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Logo-WaffenSS.jpg|thumb|250px|righteskuinera|Waffen-SS indar armatuen ikurra.]]
 
'''Waffen-SS''' zirelakoak [[Schutzstaffel|Schutzstaffel edo SS]] indar armatuen elitezko borroka talde bat zen. [[Heinrich Himmler]] komandantea buru zutelarik, Waffen-SS indar armatuek [[Bigarren Mundu Gerra]]n parte hartu zuten. Gerra hau amaitu ostean buruzagietako batzuk [[gerra krimen]]engatik epaituak izan ziren.
 
[[Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista|Alderdi Naziaren]] babes eta borroka unitate gisara ekin zioten, azkenik 950.000 gerlariz osatutako indar armatu bat bilakatu zen arte, horietatik 352.000 inguru gerra ekintzan hil ziren, eta beste 50.000 desagertutzat jo ziren.
 
Beraien [[ideologi]]a irmoagatik eta Alemaniako [[gudaroste]] guztiak kontuan hartuta arma hobeagoak zituztelako, parte hartu zuten gudetan gudari irmoagoak eta sendoagoak izan ziren. Alemaniarrentzat gauzak txarto zihoaztenean "suhiltzaile" moduan bihaltzen zituzten [[fronte]]aren leku batetik bestera. Irmotasun, sinismen, indar eta leialtasunaren sentsuetan, Erdi Aroko [[Tenpluko ordena]]rekin alderatu daitezke Waffen SSko gudariak. Hala eta guztiz, bere sendotasun eta zindotasunaren ospeaz gainera, gupidagabeak bezela ikusiak izan ziren bai Alemanian baita etsaien artean eta [[Reich]]ak gerra galtzean, gudari hauek jaso zituzten zigorrik gogorrenak.
 
Waffen-SS ikurpean 25 herrialde ezberdinetako gizonak borrokatu ziren. [[Nurenbergeko epaiketak|Nurenbergeko epaiketetan]] Waffen-SS indar armatuak gerra basakeri eta krimenetan parte hartu zuten erakunde kriminal gisara epaituak izan ziren.