Txikipedia:Ur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
10. lerroa:
Gure planetako azaleraren %70 urez beteta dago (itsasoak eta ozeanoak).
{{Ba al dakizu?
|<center>Ura ezinbestekoa da bizitzarako. Urik gabe ez dago bizirik. Guk ura behar dugu (gure gorputzaren %65 ura da), baita animaliek eta landareek ere. Ur gabeko tokietan (basamortuetan, adibidez) bizia oso urria da, landare eta animalia gutxi daude.<center>}}
 
== Uraren zikloa ==
 
[[Txikipedia:Hidrosfera|Hidrosfera]] da Lurraren ur-eremua, itsasoz eta ozeanoz osatuta dagoena.
 
Itsasoetako ura [[Txikipedia:Lurrunketa|lurruntzen]] denean, [[Txikipedia:ur-lurrun|ur-lurruna]] sortzen da, eta atmosferara igotzen da (atmosferako ur-lurrunak hodeiak sortzen ditu). Hodeietako ura [[Txikipedia:kondentsazio|kondentsatzen]] denean euri moduan jaisten da, edo elur moduan tenperatura oso hotza baldin bada. Beraz, uraren zikloan ura lurretik (ozeanoetatik, lakuetatik...) atmosferara pasatzen da, eta gero atmosferatik berriz lurrera euriaren bidez.
 
== Gizakia eta ura ==
 
[[Fitxategi:USMC-10232009-M-3403K-005.jpg|thumb|left|200px| Ur zikinak garbitzeko araztegia]]
 
Gizakiak edateko ura behar du (egunero gutxi gorabehera 1,5 litro ur edaten dugu). Herri eta hirietako biztanleok edateko ona den ura etxean bertan eskura dugu, kanilan. Herrialde pobreetan, aldiz, edateko ona den ura lortzea askoz zailagoa da. Edateko urak ez du inongo [[Txikipedia:mikrobio|mikrobio]] gaiztorik eduki behar, eta horretarako araztegi izeneko tokietan ura garbitzen da gure etxeetara iritsi baino lehen. Herrialde pobreetan, ordea, sarritan ez dago araztegirik, eta jendeak garbitu gabeko ura edan behar du. Horregatik, askotan mikrobioz kutsatutako ura edaterakoan gaixotasun larri batzuk harrapatzen dituzte herrialde horietako biztanleek, kolera edo sukar tifoidea, adibidez.