Klima tropikal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
12. lerroa:
[[Klima ekuatorial]] oso euritsuen eta [[klima subtropikal]] lehorren artean klima tropikal asko daude. Guztiek izaten dituzte urtaro euritsua eta urtaro lehorra txandaka, baina laburragoak dira batzuetan eta luzeagoak besteetan, eta beraz [[euri]] kopuruak gorabehera handiak izaten ditu batetik bestera.
 
Euri kopuruaren gorabehera hori haize [[alisio]]en jokoak sortua da, eta aise eplikatzenesplikatzen da, eurialdia udan izaten baita, hain zuzen ere [[ekuatore]]ko presio beheragunea [[Iparburua|Iparbururantz]] mugitzen denean eta alisioek itsasoko aire masa oso ezegonkorrak mugiarazten dituztenean; urtaro lehorra neguan izaten da, kontinenteko alisioen eraginez, eta [[antizikloi]i subtropikalak beheko latitudeetara mugitzen direnean, [[lurraren atmosfera|eguratsari]] egonkortasuna ematen diotela. Esplikazio horrek ez du eremu batzuetarako baizik balio, eta zerikusia du eguzkiak bere puntu gorenetik behereneraino egiten duen itxurazko mugimenduarekin, baina eskema orokor horrek aldaketak izan ditzake [[meridiano]]etako zirkulazioen eraginez, eta orduan arestian aipatu den euri errejimenaren oso bestelako errejimena izaten da nagusi. Adibidez, [[Habana]]ko behatokiak (23°ra dago iparraldeko latitudean) eta [[Honolulu]]koak (21°ra dago Iparraldeko latitudean) euri errejimen desberdinak dituzte; Habanan euri gutxiago egiten du urtarrilean eta otsailean, eta hilabete horietan bertan egiten du euri gehien [[Hawaii]] uharteetan.
 
Tenperaturak beroak izaten dira hil guztietan, eta urteko zikloan bi izaten dira tenperatura gorenak eta bi beherenak; tenperatura beheren nagusia eguzki izpien intzidentzia-angelua txikiagoa denean izaten da, eta beste tenperatura beherena, berriz, eurien urtaroan, hodeien eta airearen hezetasun handiaren eraginez. Nolanahi ere, tenperaturak ez du gorabehera handirik izaten urtean zehar, ez baita hamar gradu zentigradutatik gorako aldaketarik izaten.