Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
* [[Aro sinbolista]] ([[1954]]-[[1961|61]]). ''[[Maldan behera]]'' poema, argi-ilunez iritsi zaigun mintzoa da; argi antsiak ez dira ilunpe eta itzaletatik bereizten. [[Jon Kortazar]]rek “aro sinbolista” terminoaz izendatzen du, aro horretan argitaratutako lanek sinbolismoaren ikuspegitik ekoiztuak izan direlako. Sinbolismoa [[erromantizismo]]ak zeukan idealismoaren barnean kokatzen zen literatur mugimendua izan zen eta, kritikari batzuen ustez, modernitatearen bigarren iraultza poetikoa eragin zuen (erromantizismoak sorturikoaren ostean eta abangoardiak eragindakoaren aurretik). ). Literatur Terminoen Hiztegiaren arabera, sinbolismoak hiru ezaugarri nagusi ditu: lehenengo ezaugarria zeharkako adierazpidea da. Sinbolistek neoplatonismoaren bidea jarraituz, errealitatea bitan banatzen dela uste dute, ''ikusten den mundua'' eta ''irudien mundua'', hitz poetikoa bien artean eraikitzen dute, izan ere, ikusten den munduko terminoak erabiltzen dituzte irudien mundu ezkutu horretako gauzak adierazteko. Hori dela eta, estetika sinbolistan metaforek berebiziko garrantzia dute. Bigarrena heriotzarekiko kezka da, giro ilun, huts eta tristeak eratzearen eragile. Azken ezaugarria musikaltasuna da: sinbolisten iritziz, bertsoen alde musikala oso garrantzitsua da, hitzik erabili gabe, sentipenak sortzeko gai delako. Esandakoa kontuan hartuz, ez da harritzekoa aditu askok [[T. S. Eliot]] idazlea jotzea Arestiren garai hartako inspirazio iturritzat. Lanei dagokienez, garai berekoa dugu haren lehen lan garrantzitsua, ''Bizkaitarrak'' (1959) poema, baina hala ere, [[Jon Kortazar]]ren aburuz, aro hartako gailurrean ''Maldan behera'' (1960) lana bide dago.
 
* [[Aro soziala]] ([[1964]]-[[1975|75]]). Ez dago ilunperik. ''MaldaMaldan beherako'' laino eta itzalak argi bortitz eta kolore bakaneko mintzo bilakatzen dira. Giza arazoen isla eta injustizien salaketa minbera da aro honetako lanetan ageri dena. Garai horretan gizartearen balioak azkar ari ziren aldatzen; Arestiren irakurleek beste kezka batzuk zituzten eta, gainera, literatur lan zuzenago eta hurbilagoak nahi zituzten, euskara ulergarri eta malguagoan. Arestiren poesia aldatu egin zen eta ondo bildu zituen horiek guztiak. Poesia eta euskal poesia artikuluan aditzera eman zuenez, bere ustez olerkariak gauzen esentziaz galdetu behar du, bere kasuan, galderak ''zertarako senti'' eta ''zertarako pentsa'' izan ziren. Horretaz gain, Arestiren aburuz olerkariaren betebeharra egia aurkitzea da (egia enpirikoa eta ez metafisikoa) eta egia hori herriari azaltzea. Aro honetan Aresti olerkari-profeta gisa aritu zen, eta poesia mailua bezala erabiliz giza kontzientziak ernatu zituen. Hizkera elitistaren ordez hizkera herrikoia erabili zuen, mezu soziala hobeto helarazteko. ''Maldan behera'' lanean aurkitu dezakegu ''[[Harri eta herri]]'' lanaren oinarria, nahiz eta sinboloen bidezko hizkuntza landu batekin ematen den. Oinarri hauen artean, hizkuntzaren zuzentasuna, garbizalekerien baztertzea eta herri-hizkeraren aldeko konpromisoa aurkitu ditzakegu, ahozkoa, bertsolaritzan oinarritua, eta idatzia, [[Axular]]rek eraginda. Estilo aldaketak, eragin literario ezberdinak izatea eskatzen du. Aro sozialeko inspirazio iturriak [[Blas Otero|Blas de Otero]] eta [[Celso Emilio Ferreiro]] izan ziren, besteak beste. Garai hartakoak dira, beraz, "[[Harri eta Herri]]" ([[1964]]), "Euskal Harria" ([[1967]]), "Harrizko Herri hau" ([[1970]]), "Azken Harria" ([[1976]]) (hil ondoren argitaratua). Izenburuetan ikus daitekeenez, ''harri''aren irudia darabil, “harri” eta “herri” kontzeptuak elkartu nahian. Elkarketa horrek, [[Kortazar]]ren iritziz, poesia egiteko modu berria sortu zuela pentsatzera garamatza, izan ere, une horretara arte “herri” kontzeptua “zuhaitz” terminoarekin lotu ohi zen. Gainera, lotura horrek ''Harriaren Aroari'' egiten dio erreferentzia, Arestiren ikuspegiaren arabera, euskaldunen Urrezko Aroa izan zena eta euskal izaeraren jatorrizko esentzia eraiki zuena ([[Sabin Arana|Sabino Aranak]] [[Erdi Aroa]] jotzen zuen Urrezko Arotzat; beraz, horretan ere berrikuntza ekarri zuen).
 
== Iritzi kritikoa ==
1.539

edits