«Vidiadhar Surajprasad Naipaul»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (→‎Bizitza: +barne lotura)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Vidiadhar Surajprasad Naipaul''' ([[Chaguanas]], [[Trinidad eta Tobago]] —garai hartan, [[Erresuma Batua]]ren mende—, [[1932]]ko [[abuztuaren 17]]a) [[britainiar]] idazlea da, eta [[ingeles]]ez idazten du.
 
== Bizitza ==
 
Hemezortzi urte zituela, [[Ingalaterra]]ra joan eta arte-ikasketak egin zituen [[Oxfordeko Unibertsitatea]]n (1953). Gero, [[kazetaritza]]n aritu zen, eta literatur kritikak idatzi zituen, [[BBC]]rentzat, besteak beste. [[Kolonialismo]]ak eta [[nazionalismo]]ak [[Hirugarren Mundua]]n eta [[integrismo]]ak herrialde musulmanetan izan dituzten ondorioak aztertu ditu bere lanetan. [[Eleberri]]ak eta kronika- eta bidaia-liburuak idatzi ditu batez ere.
 
Bere fikziozko lanen artean, hauek dira aipagarrienak: ''The Mystic Masseur'' (1957), ''The Mimic Men'' (1967), ''The Loss of El Dorado'' (1969), ''India, a Wounded Civilization'' (1977), ''Among the Believers: An Islamic Journey'' (1981), ''A Turn in the South'' (1989), ''A Way in the World'' (1994), ''Half a Life'' (2001), ''Magic Seeds'' (2004). Kronika- eta bidaia-liburuen artean, berriz: ''India: A Wounded Civilization'' (1977), ''A Congo Diary'' (1980), ''Among the Believers: An Islamic Journey'' (1981), ''A Turn in the South'' (1989), ''India: A Million Mutinies Now'' (1990), ''Beyond Belief: Islamic Excursions among the Converted Peoples'' (1998), ''Between Father and Son: Family Letters'' (1999), ''Reading & Writing: A Personal Account'' (2000), ''The Writer and the World: Essays'' (2002), ''A Writer's People: Ways of Looking and Feeling'' (2007), ''The Masque of Africa: Glimpses of African Belief'' (2010). 2001ean [[Literaturako Nobel saria]] jaso zuen.
 
{{Bizialdia|1932ko||Naipaul, Vidiadhar Surajprasad}}
 
[[Kategoria:Erresuma Batuko idazleak]]
[[Kategoria:Literaturako Nobel Saridunak]]