«El Mundo»: berrikuspenen arteko aldeak

14 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
ez dago edizio laburpenik
(Irakaslearen zuzenketa)
t
| zutabegileak =
| binetagileak =
| webgunea = http://www.expansionelmundo.comes/
}}
'''''El Mundo''''' egunkaria, lehen El Mundo del Siglo XXI zena, egunero argitaratzen den eta ordaindu behar den egunkari espainiarra da. Espainiako bigarren egunkaririk salduena da ''[[El País]]-''en ondoren. Bere egoitza nagusia Madrilen dago. Egunkariaren sorrera 1989ko urriaren 23an izan zen eta ordutik 2014ko urtarrilaren 30era arte zuzendaria [[Pedro J. Ramírez]] izan zen. Paperezko edizio orokorraz gain, tokiko edizioak ditu. Edizio ezberdinak argitaratzen dira [[Autonomia erkidego|Autonomia Erkidegoaren]] arabera ([[Katalunia]], [[Euskal Autonomia Erkidegoa]], [[Valentziako Erkidegoa|Valentzia]], [[Gaztela-Mantxa]], [[Gaztela eta Leon]], [[Balear uharteak|Balear Uharteak]] etab).
== Hedapena ==
 
=== '''Audientzia paperean''' ===
Paperezko edizio nazionalak, EGMk 2017ko hirugarren hiruhilekoan kaleratutako txostenaren arabera, 662.000 irakurle ditu. Irakurle horietatik 404.000 irakurle esklusiboak dira, hau da, ez dute informazio generaleko beste egunkaririk irakurtzen. Espainiako egunkari generalistak aztertuz gero, [https://es.statista.com/portal-estadistico/ El Portal de Estadísticaren] arabera, bigarren irakurriena da Espainian ''El País'' egunkariaren atzetik (1.080.000 irakurle), bien artean alde nabarmena badago ere. EGM-k 2017an egunkarien audientzia datuen bilakaera argitaratu zuen. Datu horien arabera, ''El Mundo''-k 2008an 1.025.000 irakurle zituen. Urte horretatik aurrera, eta 2010 eta 2012 urteetan izan ezik, irakurle kopurua modu jarraituan jaisten joan da gaur eguneko datuetara arte. 2008ko datuak eta gaur eguneko datuak alderatuz, ''El Mundo''-k irakurleen %45 inguru galdu ditu. Difusioari dagokionez, OJDk 2016ko uztailetik 2017ko ekainera bitartean egindako txostenaren arabera, 101.207 ale banatzen dira egunero. Kopuru hori 117.941era igotzen da igandeetako edizioan.
 
Irakurleen perfilariprofilari dagokionez, irakurleen %65 gizonezkoak dira eta %35 emakumezkoak, gehienak 41eta 64 urte bitartekoak, EGMren 2017ko txostenaren arabera. Irakurle gehien hiri handietan ditu egunkariak, %42 hain zuzen ere. Egunkaria irakurtzen dutenen %43k unibertsitate ikasketak dituzte. Irakurle erdiak baino gehiago (%52) gizarte maila ertain edo altukoak dira. Datu hauekin ondoriozta dezakegu irakurleen perfil nagusia, gizonezkoa, adin ertainerakoa, gizarte maila ertain-altukoa, hiri handietakoa eta unibertsitate ikasketaduna dela.
 
=== '''Audientzia online''' ===
Barne datuak kontuan hartzen baditugu, 2018ko urtarrilean [http://www.analiticaweb.es/tag/omniture/ Omniturek] emandako datuen arabera elmundo.es-ek 43.719.006 nabigatzaile ditu hilabetean eta horiek guztira 508.309.653 orrialde bisitatu dituzte. [https://www.comscore.com/esl/Productos/Audience-Analytics/MMX ComScore MMX] Multiplataformak ateratako datuen arabera, 18.912.000 erabiltzaile bakar izan zituen 2018ko urtarriean.
 
 
== Egitura eta taldea ==
 
El Mundoren enpresa argitaratzailea Unidad Editorial Información General SLU da, hau da, sozietate mugatu unipertsonala da. Era berean sozietate mugatu unipertsonal horren jabea, Unidad Editorial S.A da. Unidad Editorial S.A, Unedisa eta Grupo Recoletosek bat egin zutenean sortu zen, 2007an. Eta gaur egun Espainiako prentsa idatzian talde nagusienetako bat da. Talde hau %96an RCS MediaGroup-en jabetzakoa da. RCS MediaGruop Italiako talde editorial garrantzitsuena da eta liburuetan, egunkarietan, irratietan eta Interneten ditu negozioak. 1.464 langile ditu (2018).
 
''Actualidad Económica'': 1958an sortutako aldizkari espainiarra, pentsamendu ekonomiko liberalaren defendatzailea. Madrilen du egoitza. Gaur egun Miguel Angel Belloso da zuzendaria eta 2007az geroztik da Unidad Editorialen parte.
 
=== '''Zuzendaritzan eta antolaketa''' ===
''El Mundo'' hedabidearen zuzendaria Francisco Rosell da, 2017az geroztik. Hala ere, denboran gehien iraun duena Pedro J. Ramírez izan zen, 1989tik 2014rarte. Bera izan zen egunkariaren sortzailea eta zuzendaria, 2014ean Unidad Editorialeko gestoreek bota zuten arte. Orduan, egunkaria zurrunbilo moduko batean sartu zen eta bost zuzendari desberdin izan zituen hiru urtean. Zuzendari atxikiak Rafael Moyano eta Joaquin Manso dira informazioaren alorrean eta Ignacio Gil gehigarrietakoa (2018).
 
 
== Negozio eredua ==
 
''El Mundo'' egunkariaren diru iturri nagusiak honakoak dira: publizitatea, harpidedunak eta egunkarien salmentak. Sarrerak gainbeheran daude, horregatik gastuetan murrizketa handiak egin behar izan dituzte, baita mozketak ere. 2017an 300,5 milioi euroko diru sarrerak izan zituen, aurreko urtean baino %5.6 gutxiago. Publizitateak 143,8 milioi euro sartu zituen ''El Mundo'' egunkarian, aurreko urtean baino %11.2 gutxiago.
 
24.560

edits