Huffington Post: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Egitura: artikulu barnean ez da kanpo loturatik txertatzen
Irakaslearen zuzenketak
2. lerroa:
 
Joera liberal batekin sortua, Matt Drudgeren ''[[Drudge Report]]'' “kontserbadoreari” aurre egiteko sortua izan zen, eta hasiera batean blog bat besterik ez zen. Denborarekin indar handia hartu du, horren erakusle bere hileroko 200 milioitik gora dituen irakurleak direlarik. Bere gaiak albisteak, politika, entretenimendua, iritzia, bizimodua, proiektu bereziak, komunitateak, gutunak edota Huffpost pertsonala dira, eta Estatu Batuetako hauteskunde garaietan sekzio bereziak sortu izan dituzte berauei jarraipen gertukoago bat egiteko asmotan.
 
== Edukiak ==
 
=== Azala eta atalak ===
 
Online bertsioan gaurkotasuneko albisteek dute protagonismo gehien. Albiste garrantzitsuenen alboetan bi atal bereizi daitezke: ezkerraldean, “Top Stories” izeneko atalean, informazio deigarriena ematen duten albiste laburrak aurki daitezke, atentzio gehien deitzen dutenak gizartean duten eraginagatik eta gertakarietan zerikusia duten pertsonaiengatik. Eskuinaldean gaurkotasun gehien duten berriak azaltzen dira “Latest News” izeneko atalean. Bertan azken egunean eman diren gertakarien inguruko informazioa aurki daiteke. Webgunea hainbat ataletan banatua dago (“Berriak”, “Politika”, “Entretenimendua”, “Iritzia”, “Bizimodua”, “Proiektu bereziak”, “Komunitateak”, “Gutunak”, “Huffpost pertsonala”), eta atal bakoitzak hainbat azpiatal edo sail biltzen ditu.Bestelako informazioa ere eskaintzen du hedabideak, hain garrantzitsuak edo interes orokorrekoak ez diren albisteak izan arren, beraien tokia merezi dutenak egunkarian. Hemen hainbat arlo desberdin lantzen duten albisteak daude, haien artean estiloa, harremanak, elikagaiak, bidaiak, dirua…
 
=== Generoak ===
 
Informazio, interpretazio eta iritzi kutsuko artikuluak dira nagusi Huffington Post-en, informazio generoetan gehienbat albistea nagusitzen delarik. Idazlanetako asko hedabideko erredakzioan burutuak dira eta beste batzuk egilearen sinadura daukate. Gizartean garrantzia gehien duten edukiak hedabidearen erdigunean kokatzen dira, baina alboetan ere hainbat eduki interesgarri aurki ditzakegu (elkarrizketak, aholkuak, rankinak…).
 
=== Ildoa ===
 
Ildoa ez da beste hedabide batzuena izan daitekeena bezain garden edo erakutsia, era esplizituan behintzat. Ez du beraiei buruz hitz egiten duen atal propiorik. Huffington Postek garrantzia ematen dio Estatu Batuei eta bere gobernuak hartzen dituen erabakiei eta neurriei. Ideologia hau, Estatu Batuetako gobernuarekin inkonformista dela esan dezakegu. Hedabideak HuffPost Personal eta HuffPost Opinion ditu. Hala ere, ez dute hedabidearen ildoa zuzenean adierazten, esan bezala ez baitira editorialak, hedabideko kazetarien (batzuetan ezta hori) sinadura idatziak baizik, hedabidea eta kazetaria uneoro bereizita dauden erakusgarri.
 
== Merkatua ==
 
=== Audientzia ===
 
SimilarWeb-en arabera, 160 milioi bisita baino gehiago jasotzen ditu Huffington Post-ek hilero mundu osoan zehar. 2018ko urtarrilean, 164.500.000 erabiltzaile  izan zituen.
 
=== Lehiakideak ===
 
Estatu Batuetako hedabide nagusien edizio digitalak nahiz hedabide digital natibo guztiak izan daitezke Huffington Post-en lehiakide, baina merkatuaren eremu berean kokatzen diren hedabideak hartu daitezke lehiakide zuzentzat, esaterako: [[The Wall Street Journal]], [[The New York Times]], [[BuzzFeed]]…
 
== Egitura ==
Huffington Post-en enpresa argitaratzaileak [[AOL]] ( America Online) du izena,. [[Verizon Communications]]ek erosi zuenazuen. Internet eta hedabideetan zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa da. Munduko internet hornitzaile nagusietakoa da, nazioarteko egoitzak dituena mundu osoan zehar banatuta. 30 milioi harpidedun baino gehiago izatera ere iritsi zen.
 
=== Enpresa egitura ===
Huffington Post-en enpresa argitaratzaileak [[AOL]] ( America Online) du izena, [[Verizon Communications]]ek erosi zuena. Internet eta hedabideetan zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa da. Munduko internet hornitzaile nagusietakoa da, nazioarteko egoitzak dituena mundu osoan zehar banatuta. 30 milioi harpidedun baino gehiago izatera ere iritsi zen.
 
Hedabidean laguntzen duten kideek, haien artean zenbait pertsonaia ezagun, ez dute inongo diru-sarrerarik jasotzen. Politikoki liberala da.  
 
=== Talde mediatikoa edo aliantzak ===
Huffington Post ez da talde mediatiko bateko kide, baina hainbat aliantza editorial ditu (TMZ.com, People, Rolling Stone, Variety, Yahoo.com). [[TMZ]] pertsona ospetsuen inguruko informazio edo berriak eskaintzen dituen web-orrialde estatubatuarra da. AOL eta Telepictures Productions-en (Warner Bross-en filiala) arteko aliantzatik sortu zen, eta hedabide honen ezaugarri nabarmenetako bat ordainketa politika da, ez baitute esklusiba edo elkarrizketengatik ordaintzen; ikerketa sakonera jotzen dute. 2007tik telebista propioa ere badute, ''TMZ on TV'' izenekoa. Hilero 4 milioi irakurle baino gehiago dituzte.
 
[[People (aldizkaria)|People]] astero ateratzen den aldizkari estatubatuarra da, pertsonaia ospetsuen eta interes orokorreko gaien inguruko informazioa lantzen duena, [[Time Inc.]]-k (aldizkari inprimatu eta digitalen publikazioaz arduratzen den enpresa editoriala) argitaratua. Enpresa hau 130 titulu baino gehiagoren publikatzailea da, Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko editorialetan liderra bilakatuz.
 
[[Rolling Stone]] musika eta kultura popularraren alorrean oinarritzen den aldizkari estatubatuarra da. Horrez gain, atzerrian ere hainbat edizio ditu hilero. Jann Wenner da zuzendarietako bat eta enpresa editorial propioa du: [[LLC]]. Aldiro aldizkariak kaleratzeaz gain, telebista eta irrati programak ere igortzen ditu.
 
[[Yahoo]] Estatu Batuetako [[Internet|Interneteko]] enpresa bat da, helbide elektroniko ospetsu bat eskaintzeagatik ezaguna. Beraien helburua “Interneteko ezinbesteko zerbitzu globala” bilakatzea da erabiltzaile eta negozioentzat. 2009an adierazi zenez, 10 urtera [[Microsoft Corporation]]-ek bere bilatzaile propioarekin, [[Bing]], bateratuko du etorkizuneko proiektuetarako. 2016an Verizon enpresak erosi zuen, telekomunikazio eta banda zabaleko esparruan mugitzen dena.
 
=== Antolaketa ===
Huffington Post hiru kidek sortutako hedabidea da: Arianna Huffington, Kenneth Lerer eta Jonah Peretti. Arianna Huffington idazle eta zutabegile estatubatuarra da, hedabideko web-orrialdea sortzeagatik ezaguna. Kenneth Lerer negozio-gizon eta komunikabide exekutiboa da. Huffington Post-ez gain, beste hedabide batzuetako kudeaketa zuzendaria ere bada. Azkenik, Jonah Peretti interneteko enpresari estatubatuarra da, eta beste hedabide batzuetako (BuzzFeed) zuzendarietako bat izateaz gain, “Reblog” proiektuaren sustatzailea da. .
 
Gaur egun (2018), zuzendari nagusia Jared Grusd da, 2015ean hartu zuena kargua. [[Columbiako Negozio Eskola]]ko irakaslea da, teknologia eta media sektoreetako estrategia korporatiboan espezializatua. 2011ko martxoan AOL-ek Huffington Post erosi zuen 315 milioi dolarrengatik. Urte berean Kanada eta Erresuma Batura zabaldu zuen merkatua. 2015ean Verizon-en barruan sartu zen, honek AOL erostean.
 
Zuzendariaz gain, zuzendari ondokoak ere badaude hedabidearen gestioan sail desberdinetaz arduratzen direnak. Lydia Polgreen Huffington posteko editore nagusia eta kazetaria da, hainbat aldiz sarituz izan dena; Selley Venus ere hedabideko kazetaria da bideo eta multimedia sailaz arduratzen dena; Mark Silverstein negozioen garapen sailaren burua da, Christina Moniodis langileen arduraduna, Vincent Wu operazio burua eta Daniel Alvarez produktore burua (2018).
 
== Negozio eredua ==
Huffington Post digitalaren eduki guztiak doakoak dira, ez dago ezer ordaindu beharrik bere informazioak irakurtzeko. Harpidedunek ere beraien intereseko berriak nabarmentzekojasotzeko aukera dute korreo elektronikoaren bidez, baina zerbitzu hau ere doanekoa da. Beraz, alde horri dagokionez hedabideak ez du zerbitzuak eskaintzeagatik kobratzen.
 
HalaPublizitatea ere,da Huffington Post-en diru sarrera nagusia. 2014an hedabideak 146 milioi dolarreko diru sarrerak izatea lortu zuen, baina ez zuen irabazirik izatea lortu. Beraz, publizitatea da diru-sarreren zati handi bat.
=== '''Prezio politika''' ===
Huffington Post digitalaren eduki guztiak doakoak dira, ez dago ezer ordaindu beharrik bere informazioak irakurtzeko. Harpidedunek ere beraien intereseko berriak nabarmentzeko aukera dute korreo elektronikoaren bidez, baina zerbitzu hau ere doanekoa da. Beraz, alde horri dagokionez hedabideak ez du zerbitzuak eskaintzeagatik kobratzen.
 
Hala ere, 2014an hedabideak 146 milioi dolarreko diru sarrerak izatea lortu zuen, baina ez zuen irabazirik izatea lortu. Beraz, publizitatea da diru-sarreren zati handi bat.
 
Huffington Post-ek 21 milioi dolar atera zituen bere salmentatik, 3,4 milioi diru-laguntzetatik jasota. Salmentaren garaian hedabideak bakarrik 5 milioi zituen bere balantzean! Honekin 2011n 60 milioi dolarreko sarrerak izateko helburua zuen eta 165 milioikoak 2013an.
 
=== '''Sarreren iturriak''' ===
Harpidetza guztiak doakoak direnez, bezeroen izendatzetik ez dute irabazirik ateratzen. Hori horrela, beren irabazien iturri bakarrak publizitatearen bitartez datoz.
 
=== '''Diru kontuak''' ===
Esan bezala, Huffington Posten jabea Aol.inc da. Bere irabazi absolutuak 2012,2013 eta 2014 urteetan zehar bi iturri ezberdinetatik datoz: iragarki eta besteetatik, eta harpidetzetatik. 2012an, 2.191,7 milioi dolarreko irabazi totala izan zuten, 1,486,4 milioi dolar iragarkietatik, eta 705,3 milioi dolar berriz, harpidetzetatik. Irabazi hauen kostua 1,587.2 milioikoa izan zen.
 
2013an, irabazi gehiago izan zituzten, baina baita galerak ere. Horrela, 2,319.9 milioi dolarreko irabaziak izan zituzten, 1,669,8 iragarkien bitartez, eta 650,1 berriz, harpidetzen bitartez. Galerak ere ordea, handitu egin ziren, 2013ko 1,587.2tik, 1,706.2 milioi dolarretara hain zuzen. 2014an, guztira 2,527.2 milioi dolarreko irabaziak izanik, aurreko urteetan baino gehiago lortu zuten, baina galerak ere handitu egin ziren, 2013ko 1,706.2 milioitik 1,920.5era hain zuzen. Guztira izandako irabazi horietatik, 1,920.7 iragarkien bidez, eta 606,5 berriz, harpidetzen bidez.
 
Aol.incek aurreko hiru urteetako irabaziak herrialde ezberdinetatik lortu ditu, eta hauek gehien biltzen dituzten arabera banatu dituzte: Estatu Batuak, Erresuma Batua, Alemania, Kanada, Japon eta gainontzeko internaziolanetan bereizi dituztelarik.
 
2012ko irabaziak adibidez, 2,191.7koak izan ziren. 2,191.7 milioi dolar horietatik ia guztia Estatu Batuetatik lortu zuten, 1,952.2 hain zuzen. Hurrena, Erresuma Batutik, 97,8. milioi dolar. Hirugarren postuko diru iturria Kanada izan zen, 40,2 milioi dolarreko ekarpenarekin. Podiumetik behera Japonia, Alemania eta gainontzeko herrialdeak izan ziren, 34,6, 33,4 eta 26,5 milioi dolarrekin, hurrenez hurren.
 
2013an ere podium bera izan zen diru iturri gehien lortuarazi zizkiona, Estatu Batuak, Erresuma Batua, eta Kanada. Guztira lortutako 2,319.9 milioietatik, 2,059.4 Estatu Batuetatik heldu ziren, 96,8 Erresuma Batuetatik, eta 48,8 Kanadatik. 2012an Japoniak lortutako 4.postua “gainontzeko herrialdeentzat” izan zen ordea 2013an, 43,4 milioi zehazki. Jarraian Alemania, 39 milioiko ekarpenarekin, eta 6. Japonia izan zen, 32,5 milioi eman zizkiolarik Aol.inci.
 
Eta 2014ean, lehendabiziko bi postuak berak izan ziren, Estatu Batuak eta Erresuma Batua, baina hirugarren postua aldatu zen. Horrela, irabazi totala 2,527.2 milioikoa izan bazen, horietatik 2,241.2 Estatu Batuetatik heldu ziren, 89,1 Estatu Batuetatik, eta Kanadari postua kenduz, Alemaniak lortu zuen hirugarren postua, 57,1 milioiko ekarpenarekin. Laugaren, “gainontzeko herrialdeak” izan ziren, guztira 55,9 milioi lortuaz, eta Kanada bosgarreneraino jaitsi zen, 54,1 milioi lortuaz bertatik. Azkenik, Japonia, irabazi kopurua nabarmen jaitsiz aurrekoekin alderatuz, 29,5 milioiko ekarpena egin zuelarik.
 
== Kanpo loturak ==