Verdungo Hitzarmena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 83.213.77.83 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Theklan wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
 
== Historia ==
Hil baino lehen, [[817]]an, [[Luis Errukitsua]] enperadoreak ''Ordinatio Imperii'' promulgatu zuen; ediktu horren bidez, frankoen usadio zaharra lurraldea semeen artean banatzea bazen ere, [[Lotario I.a|Lotario]] seme zaharrena izendatu zuen inperioaren oinordeko bakar. Berehala liskarrak piztu ziren Luisen semeen artean ([[Pepin I.a Akitaniakoa|Pepin]] 838an hil zen, aita baino lehen).
Enperadorearen heriotzaren ondoan ([[840]]), Lotariok hiru eskualdeen gaineko nagusigoa aldarrikatu zuen, eta beste bi anaiek, [[Karlos Burusoila]]k eta [[Luis Germaniarra]]k, haren kontrako gerra hasi zuten. [[Pepin II.a Akitaniakoa]]k, berriz, Lotario osabarekin bat egin zuen<ref name="hfiles"></ref>. [[Fontenayko bataila]]n, [[841]]eko ekainaren 25ean, Luis eta Karlosen indarrek Lotario azpiratu zuten; [[842]]an, beren arteko ituna berretsi zuten, [[Estrasburgoko Zina]]ren bitartez. Azkenik, 843ko abuztuan, hiru anaiek Verdungo Hitzarmena sinatu zuten.
 
Verdungo Hitzarmenaren bidez, anaia bakoitzak inperioaren zati bana jaso zuen:
* Lotariok, enperadore tituluaz gain, inperioaren erdialdea, [[Erdialdeko Frantzia]], jaso zuen: [[Frisia]]tik [[Proventza]] eta [[Italiar penintsula]]ko iparralderaino.
 
* Luis Germaniarrak [[Ekialdeko Frantzia]] jaso zuen: [[Rhin]] ibaitik ekialdera eta Italiatik iparraldera zeuden lurraldeak. Geroago, eskualde horiek [[Germaniako Erromatar Inperio Saindua]] osatu zuten.