Dialektoen continuum: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
'''Dialektoen continuuma''' edo '''dialektogunea''', [[Leonard Bloomfield]] hizkuntzalariak<ref>[[Leonard Bloomfield|Bloomfield, Leonard]] (1935). ''Language'', George Allen & Unwin: London, 51. orrialdea. Liburua [[Itziar Laka]]k euskaratu zuen ([[Agustin García Calvo]]ren hitzaurrea eta guzti): ''Hizkuntza'', Klasikoak. 1994.</ref> deskribaturiko fenomenoa da. Hizkuntzalari hark defendatzen zuen [[dialekto]] multzoen azterketek aldaketa txikiak erakusten zituztela geografikoki hurbil bizi ziren hiztunen artean. Herri batetik bestera aldeak nabari dira, baina hurbileko herrien artean dialektoen arteko aldeak txikiak dira, batez ere kanpoko aztertzaileentzat. Hiztunen beren ikuspegitik diferentzia horiek nabarmenagoak izan litezke. Alboko herrietako hiztunekin, [[elkarrekiko ulergarritasun]]a ia beti ziurtaturik egoten da.
 
DenborarekinMendeen joan-etorrian, continuum batzuk desagertu egiten dira. Hori gertatuko da aldaera dialektal batzuk galduz gero. Horrela gertatu omen zen, esate baterako, [[Arabako euskara]] galdu zenean;: [[mendebaleko euskara]] eta [[Sakana]]ko euskara batzen zituen dialektoen continuuma eten egin zen.<ref>Ikus [[Koldo Zuazo]]: ''Sakanako euskara. Burundako hizkera''. Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia, 2010.</ref>
 
[[Hizkuntza estandar]] boteretsu batek ere aldaketa dialektalak leundu eta continuum bat desegin dezake.