Arte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 88.3.5.70 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
44. lerroa:
 
=== XIX. mendea ===
 
[[XIX. mendea]]ren hasieran ezagutza-jarduera moduan ikusi zuten artea erromantizismoaren jarraitzaileek, ezagupenerako bide gisa eta ez ekoizpen soilerako jarduera gisa. Artea ezagupenaren jarduera gorena da, eta hedaduraz, magia. Artea magia gisa, hori da [[Novalis]]ek aldarrikatu zuena. Schellingek, bere aldetik, filosofiaren goi-mailako organotzat eman zuen artea, nahiz eta, gero, artea eta filosofia parekatu zituen. Parekotasun hori, [[Georg Wilhelm Friedrich Hegel|Hegelek]] baztertu eta filosofia baino beherago eraman zuen. [[Arthur Rimbaud|Rimbaudek]] eta Frantziako [[sinbolismo]]aren beste hainbat olerkarik magia gisa ikusi zuten artea, arrazoiaren mende ez zegoen eta alde horretatik jarduera askatzailea zen zerbait bezala. Mende hartan bertan, naturalistena izan zen artea ezagupen gisa aldarrikatu zuen mugimendua. Bigarren erdialdean, artea edertasunaren sortzaile eta edertasunerako hezitzaile gisa aldarrikatu zuen Ingalaterrako estetizismoak, gizakiaren teknologiarekiko mendekotasunaren eta ekonomia liberalaren askabide gisa. Ingalaterran sortua, hedatu egin zen ikuspegi hori, eta hainbat artista izan zituen jarraitzaile, batzuk pedagogiaren aldetik, politikaren bidetik besteak etab. abiatu zirelarik horren barruan.
 
=== XX. mendea ===