«Vasil Ivantxuk»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
(informazioa gehitu)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Vasil Mikhailovitx Ivantxuk''' ([[Ukrainera]]z: Василь Михайлович Іванчук; [[errusiera]]z: Василий Михайлович Иванчук) ([[Kopitxintsi]], [[1969]]ko [[martxoaren 18]]a) [[ukraina]]r xake jokalaria da eta [[Nazioarteko Maisu Handia]].
 
80ko hamarkadaren amaieran hasi zen goi mailako xakean nabarmentzen. 1988an eskuratu zuen Maisu Handi titulua, eta urte berean munduko 10 jokalari onenen artean sartzea lortu zuen. 1989an Linaresko Torneo prestigiotsua irabazi zuen [[Anatoli Karpov|KarpovKarpoven]]en aurretik. 1991n berriro irabazi zuen torneo hori, [[Gari Kasparov|KasparovKasparoven]]en aurretik. Ordu arteko ibilbidea ikusita, askok Kasparov eta Karpoven ondorengotzat jotzen zuten, eta munduko txapelketa irabazteko hautagai sendotzat. Alabaina ordutik bere ibilbidea gorabeheratsua izan da. Gaitasun izugarria duen arren, orain artean ez du munduko txapeldun izaterik lortu eta ez da inoiz jokalari onenen zerrendako lehen postuan egon, nahiz eta hainbat aldiz lortu duen zerrendako 2. postuan egotea. Adituen ustez Ivantxukek partida garrantzitsuetan izaten duen urduritasunari zor zaio hori.
 
2002an FIDEren [[Munduko Xake Txapelketa]]ko finala jokatu zuen [[Ruslan Ponomariov]] herrikidearen aurka, non Ivantxuk zen faborito garbia, baina Ponomariov gailendu zen.
 
{{bizialdia|1969ko||Ivantxuk, Vasil}}
 
[[Kategoria:Ukrainako xakelariak]]