Urduliz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
39. lerroa:
Uribe merindadeko elizatea, [[Gernika-Lumo|Gernikako]] batzar nagusietako berrogeita hamargarren jesarlekua betetzen zuen. [[Butroe|Butroiko]] etxebarriatarren jaurgoaren zati izan zen, euren boterea adierazteko Barriako dorretxea eraiki zuten. [[1770]]. urtean berreraikitako [[Santa Marina baseliza (Urduliz)|Santa Marina baselizaren]] patroiak izan ziren. Baseliza hori izen bereko haitzetan dago eta elizaz gain, zortzi errota egon ziren han antzina.
 
Santa Marina haitzetatik Bizkaiko kostalde guztia ikusten da, [[Luzero punta|Luzero puntatik]]tik [[Billano|Billao lurmuturreraino]]. Nekazaritza izan zen mende askoan Urdulizko jarduera ekonomiko nagusia. Horren adierazle, landatzen ziren garia, indabak, eta txakolina ekoizteko mahastiak esaterako. Horrez gain, udalerriaren gune garaienetan zurgintza zen jarduera nagusia. [[XIX. mendea]]ren amaieran Urdulizko harrobietatik ateratako harriarekin Butroiko gaztelua eraiki zen.
 
[[XX. mendea|XX. mende]] hasierara arte Urduliz nekazarien herria zen. Industrializazioaren hastapenak ziren, eta nekazaritzaren mundutik zetozen hainbat bizilagunek landa guneak hustu egin zituzten apurka-apurka. Dena den, [[Bizkaia|Bizkaiko]] bestelako herriek izan zuten biztanleria galerak ez zuen eraginik izan Urdulizen: batetik, herrian zegoen harrobi eta bestelako industria txikiengatik, eta bestetik, [[Bilbo]]rekin zeukan hurbiltasun erlatiboarengatik. Urtetan, [[Bizkaia|Bizkaiko]] industrializazioaren ikur izan zen Mecanica de la Peña enpresaren egoitza izan zen Urduliz.