Huno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
8. lerroa:
432. urterako, hunoek germaniarren herri asko mendean izand, erromatarren kontra eraso egiten hasiak ziren. Urte horretan, errege bakarra zuten hunoen taldeek: Rua. 434. urtean, hil zenean, haren iloba [[Bleda]]k eta [[Atila]]k erregetza hartu zuten. 441. urtean, erromatarrek [[Marguseko bakea]] sinatua zuten hunoekin eta hala erabaki zuten erromatarrek hunoei ordainketak egingo zizkietela, baina hitza bete ez zutenez, Atilak eraso handia egin zuen Danubioko mugatik aurrera erromatarren kontra. 445. urtean Atilaren bigarren erasoa izan zen Erromako Ekialdeko inperioaren kontra, eta [[Balkanak|Balkanetatik]] [[Grezia]]raino iritsi zen. 451. urtean erromatarrek eta bisigodoek Atila menderatu zuten. Atila 453. urtean hil zen, haren semeak elkarren artean borrokatu ziren eta inperioa zatitu egin zuten. Ekialdeko Erromako gobernuak hunoei muga itxi zienez gero, pixkanaka indarra galdu zuten.
 
Bestalde, [[Txinako Herri Errepublika|Txinari]] eraso zioten xiongnuakxiongnu nomadak ere hunoak zirela uste da. [[K. a. II. mendea]]n hasi ziren Qin dinastiari erasotzen eta [[IV. mendea|IV. mendeko]] Han dinastiaraino luzatu ziren erasoak. [[Persia]]<nowiki/>ri eta [[India|Indiari]] ere eraso zieten [[IV. mendea|IV. mendetik]] [[VI. mendea|VI. mendera]] "huno zuriak" izena hartuta.