Fernando II.a Aragoikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Urtar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
akats bat
5. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[Joanes II.a Aragoikoa]]ren eta honen bigarren emazte [[Joana Enrikez]]en semea zen. [[1461]]ean, [[Karlos IV.a Nafarroakoa|Karlos IV.a, Vianako printzea]] bere anaiordea hil zenean, [[Calatayud]]eko Gorteetan Aragoiko oinordeko gisa zin egin zuen. [[1468]]an aitak [[Siziliako Erresuma|Siziliako errege]]Siziliako errege izendatu zuen. Gaztelako [[Elisabet I.a Gaztelakoa|Elisabetekin]] ezkondu zen [[1469]]an. [[1474]]an, [[Henrike IV.a Gaztelakoa|Henrike IV.a]] hil ondoren, Leon eta Gaztelako erregekide izendatu zuten, eta [[1479]]an, aita hiltzean, Aragoi, Katalunia, Valentzia, Balear Uharteak, Sardinia eta Sizilia geratu ziren bere esku. Gaztelako koroarekin bateratu zituen lurralde horiek guztiak, beren nortasuna gorde bazuten ere.
 
Elisabet eta Errandok, Gaztelako erregetza zela eta, [[Portugalgo Erresuma|Portugalgo]] [[Alfontso V.a Portugalgoa|Alfontso V.aren]] laguntza zuen [[Joana Beltraneja]] menderatu ondoren, bakea jartzeari ekin zioten, eta nobleen aginpidea gutxitu zuten. [[1492]]an [[Granadako Erresuma|Granada]] hartu eta musulmanek [[Iberiar penintsula]]n zuten azken erresumaz jabetu ziren. Urte berean, [[Amerikaren aurkikuntza|Ameriketako aurkikuntza]] gertatu zen, [[judu]]ak Espainiatik bidali zituzten. [[Espainiar Inkisizioa|Espainiako Inkisizioa]] eta Hermandade Handia sortarazi zituen. [[1493]]an [[Rosselló]] eta [[Cerdanya]] berreskuratu zituen Aragoiko koroarentzat. [[1497]]an [[Iparraldeko Afrika]]ko [[Melilla]] hiria hartu zuen<ref name=artehis>[http://www.artehistoria.jcyl.es/v2/personajes/5751.htm Fernando el Católico] Artehistoria.jcyl.es</ref>.