Materialen erresistentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
Materialen erresistentzia, eredu sinplifikatuen bidez, solido deformagarrien mekanika ikasten duen gaia da, eta egitura edo mekanismoa osatzen duen solido-sistemak jasan behar dituen barne-indarrak edo jarduerak kalkulatzeaz arduratzen da. Erresistentzia eragindako kargei puskatu gabe eusteko materialek duten ahalmenari deritzo.<ref>{{Cite book|hizkuntza=Euskaraeu|izenburua=Materialen erresistentzia|urtea=2002|abizena=|izena=Arrasate Eskola Politeknikoa|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Elhuyar/Elkar|ISBN=}}</ref>
 
Material baten erresistentzia ereduek aplikatutako indarren (kargak edo akzioak) eta esfortzuen eta haren ondorioz sortutako desplazamenduen arteko erlazioa ezartzen dute. Egitura edo mekanismo bat aztertzeko zurruntasun- eta erresistentzia-baldintza batzuk bete behar direnez, materialaren ezaugarriek eragin handia izaten dute bere dimentsioetan.
52. lerroa:
 
= Trakzio-saiakuntza =
Portaera-legeak lortzeko era bat bide esperimentala jarraitzea da. Materialen propietate mekanikoak ezagutzeko saiakuntzarik garrantzitsuena trakzio-saiakuntza da, zeren, prestatzeko eta burutzeko erraza izateaz gain, lortzen diren emaitzak fidagarriak baitira. Saiakuntza horretatik lortzen den ondorioetako bat hauxe da: tentsioen eta deformazioen arteko erlazioa lineala da, tentsioaren balioak muga bat gainditzen ez duen bitartean. Indarren eta desplazamenduen arteko proportzionaltasuna Robert Hooke-k eman zuen aditzera lehen aldiz, erlojuen malgukiekin egindako saiakuntzetan oinarriturik. Malgukientzat lortu zituen ondorioak beste material askorentzat ere aplika daitezke.<blockquote></blockquote>
 
= Erreferentziak =
<references />