Ereinotz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.84.208.2 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
1. lerroa:
{{taxotaula automatikoa
| taxon = Laurus nobilis
| authority = [[Lineo|L.]]
}}
'''Ereinotza''' edo '''erramua''' (''Laurus nobilis'') [[zuhaitz]] bat da. Landare termofiloa da eta berezkoa da kostalde trokarte heze eta itzaltsuetan, bai eskualde mediterranear eta atlantiarrean ere. Euskal Herriko isurialde atlantikoan [[haltz]]adi, baso misto eta [[arte (zuhaitza)|artadietan]] aurkitzen da, eta inoiz basotxoak eratzen ditu. Oso zaila da, jada, bereiztea zein den landatua eta zein den bertakoa. Izan ere, sakabanaketa ornitokoroak (hegazti bidezko sakabanaketa) eta landatua izanak eragozten dute berezko populazioak eta aspaldiko edo ez hain aspaldiko landaketak bereiztea.
 
Bere izen binomiala ''Laurus'' latinez erramua esan nahi du. ''Nobilis'' hitza nobletik dator, kontutan hartu behar baita lehen [[Olinpiar Jokoak|olinpiadetako]] irabazleak erramu koroa batez koroatzen baitzituzten.....
 
 
== Ezaugarriak ==
 
Zuhaitz orokorrean txikiak dira, 10-12 metro eskasera iristen direnak. adaburu trinko eta erregularra, oinetik adarkatzen dena. Enbor zuzena, azal mehe eta leunekoa, kolore grisaska edo arreska. Adar tenteak eta adaxkak glabroak eta lustredunak dituzte.
 
=== Hostoak ===
 
Lantza formako hosto luzangak, 6-15 x 2-5 cm-koak, glabroak. Gainaldean berde ilunak eta argiagoak azpialdean, batzuetan hertz uhindukoak. Gogorrak dira, ezko ugariko kutikula dela eta. Usain bereizgarria dute, eta ur-estresa dela-eta ugariagoa da isurialde mediterranearrean.
 
=== Loreak ===
 
Zuhaitz monoikoak dira. Loreak, 4-6, galtzarbeko gingiletan, oinetan 2-4 brakteaz osatuak. Periantoko piezak, 3-4,5 x 1,5-2 mm-koak, erorkorrak berde horixkak edo zurixkak. Lore arren [[estanbre]]ak 3 mm ingurukoak eta emeek 4 [[harizpi]] antzu eta erdian [[ginezeo|pistilo]] bat dute.
 
=== Fruitua ===
 
Oliba txiki baten itxurakoa da, 9 x 6,5 mm-koa, hasieran kolore berdekoa eta belzten doana heldu bilakatu ahala.
<gallery>
AlloroFogliePart010010001.png|Hostoak
Laurus nobilis MHNT Fleurs.jpg|Loreak
Laurus nobilis g4.jpg|Zuhaixka
</gallery>
 
== Erabilerak ==
 
Bere zur gogorragatik baso ustiapenari dagokionez interes gutxikoa da
 
Ez ordea bere hostoak; usaintsu izerditsu eta estimulatzaileak. Hostoak antzina [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar Jokoetako]] txapeldunen koroa egiteko erabiltzen ziren. Gaur egun, sukaldaritzan erabiltzen da gozagarri gisa. Eta gainera badituzte ezaugarri karminatiboak eta urdaileko tonikoak.
 
== Erreferentziak ==
{{euskalnatura}}
{{erref zer}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Basaerramu]]
 
== Kanpo loturak ==
{{commons|Laurus nobilis}}
* [http://www.botanical-online.com/plantesmedicinals.htm Botanical-online]
* [http://www.euskalnatura.net/index.php?option=com_content&task=view&id=560&Itemid=277 Erramua] EuskalNatura.net webgunean, Ibon Aristi de la Hoz
{{TaxoiDatubaseak}}
 
[[Kategoria:Lauraceae]]
[[Kategoria:Espeziak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko flora]]
[[Kategoria:1753. urtean deskribatutako espezieak]]
xd_pro