Ñ: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
http://www.euskaltzaindia.eus/dok/eaeb/hiztegibatua/hiztegibatua.pdf: "ñ iz. 'euskal alfabetoaren hamabosgarren letra' "
No edit summary
5. lerroa:
Euskarak [ɲ] hotsa idazteko erabiltzen du, batez ere [[Iparralde]]ko tradizioko hitzetan (ad: ''andereño'', ''irriño'' eta abar). Eskualde gehienetan, [ɲ] hotsa [n] hotsa bustitzetik dator, ''i'' aurrean duenean. Horrela, ''baina'' [[euskalki]] batzuetan [baina] eta beste batzuetan [baɲa] ahoskatzen da. Hitz horiek ''in'' idazten dira, nork bere erara ahoska ditzan.
 
''Ñ'' beste hainbat hizkuntzatan erabiltzen da: [[aragoiera]]<nowiki/>z, [[asturiera|asturieraz]], [[aimara|aimaraz]], [[bretainiera|bretainieraz]], [[galiziera]]<nowiki/>z, [[gaztelania]]<nowiki/>z, [[Guaraniera|guaranieraz]], [[kitxua]]<nowiki/>z, [[tagalo|tagaloz]] eta [[tatariar|tatar]]<nowiki/>rez. Hizkuntza horietako batzuek gaztelaniaren eragin handia izan dute, ortografia finkatzean.
 
 
== Sorrera ==
 
''Ñ'' letraren sorrera ''nn'' letra bikoitza sinplifikazioan datza. [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] monasterioetako kopistek, lana aurrezteko, ''n'' txiki bat ipintzen zuten ''n'' arruntaren gainean. Gaineko ''n'' txiki hori [[tilet]] (~) bihurtu zen. [[Portuges|Portugaleran]]<nowiki/>ez gauza bera gertatu zen bokal sudurkariekin, jatorrian ''n'' baitzuten ondoan. Horrela, ''pan'' hitza ''pão'' bihurtu zen.
 
[[Gaztelania]]z, ''nn'' hori bustiz joan zen [ɲ] hotsa bilakatu arte. Horrela, [[latin]]eko ''annus'' [[gaztelania]]ko ''año'' bihurtu zen. Mendeak joan, mendeak etorri, ''ñ'' letra beste hainbat hizkuntzatara zabaldu da.
 
{{commonskat}}