Munduko Merkataritza Erakundea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
36. lerroa:
 
[[2005|2005ean]] [[Hong Kong|Hong Kongen]], gutxieneko konpromiso batzuk lortu ziren garatutako herrialdeen nekazaritza-produktuen esportaziorako laguntzak kentzeari buruz. Aurrerapauso batzuk eman ziren [[Dumping|dumpingaren]] gaian ere, oinarrizko agiri bat egitea lortu baitzen, nahiz eta oraindik zenbait desadostasun esanguratsu badauden.
 
Dohako Errondan adostutako lehen hitzarmen esanguratsua [[Merkataritza Errazteko Hitzarmena]] da. Hitzarmen honetan, Merkataritza Errazteko Prestaketa-Batzordea sortu zen, MMEko Kontseilu Orokorraren mende egongo zena, hitzarmena lehenbailehen indarrean sartzeko eta haren funtzionamendu eraginkorra bermatzeko. Hitzarmeneko xedapen baten arabera, garapen bidean zeuden herrialdeak ez zeuden behartuta beren konpromisoak betetzera, horretarako beharrezko gaitasunak lortu arte.
 
Hitzarmen hau aurrerapen esanguratsu bat izan zen, zeren, gaur egun, merkataritza-erraztasuna ezinbestekoa baita nazioarteko balio-kateen eginkizuna sustatzeko, kontuan izanik kate horiek gehienbat enpresa transnazionalek koordinatuta eta antolatuta daudela eta munduko merkataritzaren %80 inguru enpresa horien bitartez gauzatzen dela. Merkataritza errazteko politika hori, gainera, funtsezkoa da herrialdeen esportazio-lehiakortasunerako.
 
==Egituraketa==