Materia kondentsatuaren fisika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa: materialen zientzia
t barne lotura zuzenketa
1. lerroa:
'''Materia kondentsatuaren fisika''' [[materia]]ren propietate makroskopikoak aztertzen dituen [[fisika]]ren atala da. Bereziki, fase "kondentsatuetan" espezializatzen da zeinetan sistema osatzen duten osagaien kopurua oso altua den eta osagai horien arteko [[elkarrekintza]]k oso indartsuak direnean. Fase hauen adibiderik ohikoenak [[likido]]a eta [[gas]]a dira, zeinak [[atomo]]en arteko elkarrekintza [[erradiazio elektromagnetiko|elektromagnetikoengatik]]engatik eratzen diren. Fase hauen adibide ez hain ohikoak [[tenperatura]] baxuetan dauden sistema atomikoetan eratzen [[superfluido]]a eta [[Bose-Einstein kondentsatu]]a eta [[supereroankortasun]]aren fasea dira.
 
Materia kondentsatuaren fisika, gaur egungo fisikaren atalik garrantzitsuena da duda izprik gabe eta azken urteotan aurrerapen handiak egin dira materia kondentsatuaren fisika teorikoan. Historikoki, materia kondentsatuaren fisika [[egoera solidoaren fisika]]tik jaiotako [[fisika]]ren atala da, orain azken hau materia kondentsatuaren fisikaren azpiatal garrantzitsuena delarik. "Materia kondentsatuaren fisika"-ren izenaren egiletzat [[Philip Anderson]] kontsideratu da,[[1967]]an bere ikerkuntza taldeari izen hau jarri zionean (aurretik Egoera Solidoaren Teoria izena zuen honek).