Erradiazio elektromagnetikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Theklan wikilariak «Erradiazio elektromagnetiko» orria «Erradiazio elektromagnetikoa» izenera aldatu du
36. lerroa:
Eremu elektriko eta magnetikoek gainezarmen printzipioa betetzen dute, hau da, iturri batek sortutako eremua, beste iturri batek sortutako eremuari batu egiten zaiola eremu osoa lortzeko. Beste era batera esanda, eremu elektriko eta magnetikoak bektoreak diren heinean, eremu osoa eskualde batean hainbat iturriek sortutako eremuen batura bektoriala izango da. Honen ondorioz erradiazio elektromagnetikoak ezaugarri bereziak azaltzen ditu, hala nola, [[errefrakzioa]] eta [[Difrakzio|difrakzioa]].
 
Erradiazio elektromagnetikoa aztertzen duen [[fisika]], [[elektrodinamika]] da, [[erradiazio elektromagnetiko|elektromagnetismoarenelektromagnetismo]]aren azpi-arlo bat.
 
Erradiazio elektromagnetikoak bi izaera ezberdin aurkezten ditu: uhin izaera edo partikula izaera (ikus bedi [[uhin-partikula dualtasuna]]). Bi izaera ezberdin hauek ez dira inoiz batera azaltzen eta sistema fisiko batek bata zein bestea erakutsi dezake burutako esperimentu edo neurketaren arabera.