Alderdi Komunistaren Manifestua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
15. lerroa:
 
[[Marxismo|Marxisten]] erantzunaren arabera trantsizioko estatu sozialista hau beti ere [[demokrazia|demokratikoa]] izango litzateke, eta boterearen bertan behera uzte hori pixkanaka egingo litzateke, gero eta botere gehiago jendearengan utziz (lehenago jendeak aukeratutako ordezkarien eskutan zegoen boterea). Beste hitzetan, sozialismoa komunismo bihurtzen doa ordezkaritzan oinarritutako demokrazia, demokrazia zuzenean bihurtzen doan heinean.
 
== Historia ==
 
=== Sorrera (1847ra arte) ===
[[1842]]<nowiki/>an, 24 urte zituela, Marxek ''Renaniako Gazeta'' egunkaria (''Rheinische Zeitung'') zuzentzen zuen, [[Kolonia (Alemania)|Koloniako]] hirian editatzen zena. Engels, langile familiakoa zenak, 22 urte zituen eta kolaborazio desinteresatuak bidaltzen zituen egunkari honetara. Data haietan, Engelsen familiak semea ikastera bidaltzea erabaki zuten, baina Marxek ez zion kasurik egin, espioi bat infiltratzeko poliziaren taktika bat zelakoan baitzegoen. Engels [[Manchester|Manchesterrera]] joan zen eta egunkarira artikuluak bidaltzen jarraitu zuen, gobernuak debekatu zuen arte.
 
[[1843]]<nowiki/>an, Marx Parisera joan zen bizitzera, non [[Frantziako Iraultza|Frantziar Iraultzari]] eta materialista eta sozialista frantsesei buruz ikasketak sakondu zituen. Parisen zegoen bitartean hasi zen Engelsekin elkarlana eta bere materialismo historikoari buruzko teoriaren oinarriak ezarri zituen. [[1844]]<nowiki/>an, Marx Frantziatik bota zuten eta [[Brusela|Bruselara]] joan zen. Garai hartan Marx eta Engels kontaktuan zeuden ''Justuen Liga'' izeneko erakunde sekretuaren bidez. Geroago, kongresuaren izena ''Komunisten Liga'' izatera pasa zen, burgesiaren, klaseen eta jabetza-pribatuaren abolizioaren eta proletarioen gobernuaren alde posizionatu zirenean. Honen ondoren hasi ziren bi gizonak Manifestua idazten.
 
=== Argitaratzea eta hasierako harrera (1848-1872) ===
23 orrialdeko liburuxka bat idatzi zuten, "Alderdi Komunistaren Manifestua" (alemanieraz, ''Manifest der kommunistischen Partei)'' izendatu zutena. [[1818]]<nowiki/>ko otsailean argitaratu zen lehen aldiz, Workers' Educational Associationen eskutik Londresen. Ingeles, frantses, italiera, flamenko eta danierara itzuliko zela iragarri zuten arren, hasiera batean alemanieraz banatu zuten soilik.
 
Manifestua ez zen oso urrutira iritsi hurrengo bi hamarkadetan. [[1840ko hamarkada|1840ko hamarkadaren]] amaieran suedierara itzuli zen eta [[1850]]<nowiki/>ean ingelesera. [[1860ko hamarkada|1860ko hamarkadaren]] lehen erdian bi edizio argitaratu ziren Londres eta Berlinen, baina hauek ere arrakasta handirik gabe.
 
=== Goren unea (1872–1917) ===
Marxen obragatik interesa [[1864]] eta [[1872]] bitartean hasi zen, Internazionalean izan zuen paper garrantzitsuagatik, hala nola, langile klaseko 2 alderdien sorrera gatik, [[Komunisten Liga|Komunisten Ligaren]] eskutik. [[1872]]<nowiki/>ko martxoan, [[Wilhelm Liebknecht]], [[August Bebel]] eta Adolf Hepnerren epaiketan, Manifestua irakurri zuten epaiketako sesio batean; honi esker asko zabaldu zen. Horren ondorioz, Engelsek sarrera berri bat idatzi zuen, [[1848]]<nowiki/>ko iraultzen ondoren liburuxka eguneratzeko, nahiz eta ez zen legalki banatzen utzi. Periodo honetan, gutxienez, 9 edizio 6 hizkuntzetan argitaratu ziren.
 
=== Ubi'''kuitatea (1917-gaur egun)''' ===
Alderdi sozialistek marxismoaren eragina izan arren, Alderdi Komunista terminoa [[1918]]<nowiki/>ra arte ez zen erabilia izan.Urriko Iraultzaren ondoren, boltxebikeek Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata, Errusiako Alderdi Komunistan bihurtu zuten.
 
Iraultzak etapa berri bat markatu zuen Manifestuarentzat. [[Hirugarren Internazional|Hirugarren Internazionaleko]] alderdiek, Bigarrenak ez bezala, teoria eta praktikaren arteko arrakala ezabatu nahi zuten. Alderdiko kide guztiek teoria marxista ulertzea espero zen, eta horretarako, Marx eta Engelsen testuak oso lagungarriak izan ziren.
 
[[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerraren]] ondoren eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESB]] munduko potentzia bihurtu ondoren, Manifestua marxismoaren klasiko bat izatetik, politikako klasiko bat izatera pasa zen (unibertsitateetako programetan barneratua izan zen). Gaur egun ere hala da.
 
== Agiri Komunistaren zati aipagarriak ==
87 ⟶ 109 lerroa:
 
Helen Macfarlanek egin zuen inglesezko lehen itzulpena, [[1872]]<nowiki/>ko edizio alemanaren arabera, Londresen argitaratua izan zen [[1850]]<nowiki/>ean ''Red Republican''en. Frantsesera, Parisen itzulia izan zen. Polonierazko bertsioa, Londresen egin zen. 1872an, konstantzia dago polonierara eta errusierara itzultzearena, azken hau [[Mikhail Bakunin|Bakuninen]] eskutik. Gaztelerara egin zen lehen itzulpena, Jose Mesa Leompartek egina, 1872an editatu zen baita ere. [[Afrikaans|Afrikáansera]] egindako lehen itzulpenean, [[Leon Trotski|Trotskyren]] sarrera bat dago [[Coyoacán|Coyoakanez]] idatzita, [[1937]]<nowiki/>ko urriaren amaieran. Esperantora ere hainbat itzulpen egin ziren, lehena 1908an.
 
 
== Herrialde modernoetan eragina ==