Antzinako Greziako arkitektura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
16. lerroa:
Arkitektura grekoan erabilitako materialak: egurrezkoak izaten ziren sarri , sabaia eta ehuskarrientzako; egosi gabeko adreiluak bereziki etxeetan, paretetarako, ; kareharria eta marmola, zutabeetarako, horma eta tenpluetako zati garaietarako eta eraikuntza publikoetarako; terrakota, apaingarrietarako; eta metalak, bereziki brontzea apaingarrietarako ere. Aro zahar eta klasikoko arkitektoek, material konstruktibo horiek, erlijiozko, hiriko, etxeko, hilobietako eta jolaserako ziren eraikuntzetan erabili zituzten. Adobea, bestalde, garrantzia gutxiko eraikuntza txiroetarako gordea zegoen.
 
Teileri buruz gogoratu beharra dago, grezia zaharreko hondakin zaharren informazioa anitz mugaturiko Korintioko (Grezia) sail batetan bildu dela. Non teilek, lastozko teilatuak ordezkatu zituzten, adibidez, Apolo eta Poseidon tenpluetan K.a. 650 eta 700. urte bitartean. Erabilera berehala zabaldu zen, berrogeitahamar urte geroetan, ekialdeko Mediterraneoko leku ugariko inguruetan erabili zen: Greziako barnealdean, mendebaldeko Asia Txikian, eta Italia erdiguneko hegoaldean. Lehenengo teilek "S" forma zuten, nahiko mardulak ziren eta bakoitzak 30kg-ko pisua zuen. Lastozko teilatua baino egiteko neketsuagoak eta garestiagoak ziren. Alaere, bere barneratzea suari dion erresistentziarengaitik izan zen, eta horrela, tenplu garestiek beharrezko zuten babesa lortzen zuten.
 
Teilazko teilatuaren zabalkundea Grezia zaharreko arkitektura-monumentalaren aldibereko goieneko unearekin erlazionatuta dago. Ordurako agertzen ziren harrizko hormek, aurretiko bustinezko eta egurrezko paretak ordezkatu eta teilazko teilatu bat ehusteko aski indartsuak ziren.