Hala Bedi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Hala Bedi irratiaren margoa.jpg|thumb|150px|Irratiaren egoitzaren pertsiana metalikoan dagoen margoa.]]
 
'''Hala Bedi Irratia''', [[1983]]ko [[abuztuaren 4]]an [[Gasteiz]]en jaio zen asanblada bidezko [[irrati (hedabidea)|irrati]] librea da. [[Araba]]ra eta Nafarroako Sakanara [[euskara]]z zein [[gaztelania]]z igortzen dute eta irratiarenIrratiaren xedea nagusia beste komunikabideetan lekurik ez duten edukieiedukieei eta igorleei espazioa ematea da.Egoitza Gasteizko Alde Zaharreko Bueno Monreal kaleko etxabe batean du.
 
Hala Bedi Irratia elkarteak bi irrati kudeatzen ditu, alde batetik, '''Hala Bedi Bat''' (107.4 FM) eduki elebidunak (euskaraz eta batez ere, gaztelaniaz) lantzen dituena eta beste alde batetik, '''Hala Bedi Bi''' (88.8 FM) euskaraz emititzen dena. Hala Bedi Batean egunero lau magazin nagusi jorratzen dituzte eta Hala Bedi Bin beste bi. Sortutako eduki guztiak webgunean zintzilikatzen dituzte postcard formatuan.
Egoitza Gasteizko Alde Zaharreko Bueno Monreal kaleko etxabe batean du.
 
Egitasmo honen bidez “gauzak beste modu batera egitea posible dela frogatu” nahi zuten. Horretarako ahotsik ez zutenei komunikazio bide bat ematea erabaki zuten. Gaur egun, gai sozialetan arreta jartzen dute gehienbat, hala ere, ekonomia, politika eta kulturaren inguruko albisteak lantzen dituen irrati informatiboa da. Eremu geografikoari dagokionez, Euskal Herria esparruan zentratzen den arren, Araba du ardatz.
 
== Frekuentziak ==
13 ⟶ 15 lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
 
Hala Bedi Irratiaren kazetaritza erreibindikatiboa eta gaurkotasun handikoa da. Hala Bedi Irratiko webgunean “nor gara” sailean azaltzen denez, haien burua era honetara definitzen dute: “Gainontzeko irratiengandik bereizten gaituzten ezaugarriak ditugu oinarri. Autogestioak, asanblada bidezko funtzionamenduak, kultura artekotasuna (…), komunikazio hurbil eta parte-hartzaileak, inongo interes ekonomiko zein politiko ez egoteak egiten gaitu libre”.
 
Era berean, bere lan egiteko modua “lan boluntarioari esker handituz eta haziz joan da”. 150 boluntario lan egiten dute Hala Bedi Irratian astero. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, hortaz, taldeak lan boluntarioa du oinarri. Proiektua aurrera eramateko hiriko kolektibo ezberdinen parte-hartzeak zein teknologia berrien aldeko apustuak beharrezkoak izan ziren. Hala Bedi Irratiaren elkarlana [[Arrosa Irrati Sarea|Arrosa Sarea]]<nowiki/>ren bitartez bultzatzen da, Euskal Herriko beste txoko batzuetara heltzeko gainerako irrati libreekin sortutako sarea.
 
Irrati honetako lankideek eredu propioa bultzatzen dute, berezkoak diren funtzionamendu-ezaugarrietan oinarrituta. Lan egiteko modua honela definitzen dute:
19 ⟶ 25 lerroa:
 
== Irratsaioak ==
'''<u>HALA BEDI BAT</u>'''
 
'''SUELTA LA OLLA'''
 
''Suelta la olla'' astelehenetik ostiralera goizeko 10:00tatik 14:00arte irauten duen magazina da. Bertan, gaurkotasuneko albisteak lantzen dituzte. Albisteen artean globaletatik lokaletara doaz eta elkarrizketa eta erreportartajeen bitartez horietan sakontzen saiatzen dira.
 
Haien helburua masa hedabideek eskaintzen duten informazio manipulatuetatik kanpo dagoen informazioa ematea da. Errealitatea puntu desberdinetatik aztertzen dute eta masa hedabide nagusietan ahotsa ez duten iturriei lekua ematen saiatzen dira, ekologismo, feminismo eta antikapitalismoarekin zerikusia duten gaiak lantzen dituzte beste askoren artean.  
 
'''ZEBRABIDEA'''
 
Arratsaldeko 16:00tatik 18:00etara irauten du magazina. Askotariko gaiak jorratzen dituzte kolaboratzaile sare zabalen laguntzaz. Magazin hau Arrosa Irrati Sareak ekoizten du.
 
'''KANTOIA'''
 
Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:00tatik 19:00ak arte irauten duen kultura eta agendari eskainitako magazina da. Honetan, goizean hizpide izan diren gaiak gaurkotasunarekin lotzen saiatzen dira. Kulturan berriz, musika, literatura eta bertsolaritzaz gain bestelako kontu asko lantzen dituzte, hala nola, alor desberdinetako langileak elkarrizketatzen dituzte eta Arabako historiari tarte zabala eskaintzen diete. Bestetik, kalean zer ari den egosten kontatzeari tarte bat eskaintzen diote, Araban dauden ekintza nagusiak entzuleari helarazteko.
 
'''HOLA LATINOAMERICA'''
 
2002.urtetik larunbatero Hala Bedi Bat (107.4FM) goizeko 09:00tatik 11:00ak arte irauten duen irrati eta prentsari eskainitako tarte bat da ''Colectivo Latinoaremicano de Refugiad@s BACHUE'' -ren eskutik. Helburua Amerika Latina, Karibea, Europa eta Euskal Herria hurbiltzea da. Gobernuen beste ikuspuntuak azaleratzen dituzte, bai gobernu ezkertiarrak, kulturalak, emakumeenak, gazteenak etab. Hedabide handietan ahotsik ez dutenei ahotsa emanez.
 
'''LA PILA'''
 
Igande arratsaldeetan eskaintzen den irratsaioa da. Informazio eta Euskal presoen egoera salatzen dute bertan. Elkarrizketak, programa monografikoak, kartzelen barruko kreazio artistikoa eta beste hainbat gaiekin osatzen dute programa.
 
'''<u>HALABEDI BI</u>'''
 
'''HIZPIDEA'''
 
Goizeko 09:00etatik 10:00etara transmititzen den Bilbo Hiria eta Hala Bedi Bi irratien artean ekoitzitako magazina da, Euskal Herria erreferentzia gisa hartzen duena. 2015.urtetik bai Bilbo Hiriko zein Hala Bedi Bi-ko goizeko programazioa indartzeko asmoz sortu zen. Iruñeko Euskalerria Irratia dute bidelagun. Araba Hizpide tokiko magazinarekin batera Hala Bedi Bi-ko goizeko tartea osatzen dute.
 
'''ARABA HIZPIDE'''
 
2015.urtean sortuta eta Hala Bedi Bi-ko astelehenetik ostiralera arteko goizeko tartea indartzeko asmoz Araba eta Gasteizko gaurkotasuna jorratzen duen magazina da. Tokiko albisteak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide desberdinetako eta elkarrizketak ekoizten dituzte goizeko 10:00etatik 11:00etara.
 
'''BAZKALOSTEKO PILULAK'''
 
Astelehenetik ostiralera 14:00etatik 15:00etara ematen den egunean zehar egin diren elkarrizketen bilduma.
 
'''AFALOSTEKO PILULAK'''
 
Astelehenetik ostiralera gaueko 22:00tatik 23:00tara ematen den eguneko elkarrizketen bilduma da.
 
'''ALAIBEDI'''
 
Asteburuetan goizeko 10:00tatik 11:00ak arte emititzen den haurrentzako irratsaioa da.
 
'''ASTEBURU MUSIKALAK'''
 
Larunbat zein igandeetan goizeko 11:00etatik gaueko 23:00ak arte musikari eskainitako tartea.
 
[[2009]]-[[2010]] urtean 49 irratsaio ezberdinez osatutako parrilla aurkitu genezake, mota ezberdineko saioak dauelarik; magazinak, haurren irratsaioak, musika edota irratsaio sozial-kultural-politikoak.
 
''Gazte Taupadak'' irratsaioa gazteok gazteontzat sortutako tresna izateko helburuarekin jaio zen, eta [[Araba]]ko gazte mugimenduaren bozgorailuetako bat da.
 
== Halabelarriak ==
Hala Bedi Irratiak irekian emititzen ditu bere edukiak, baina harpidetzeko aukera eskaintzen die entzuleei. Autogestioari esker bizi den irratia da baina laguntza ekonomikoa eskaini daiteke harpidetzaren bitartez. Hilabetero gutxienez 5€-tik abiatuta, bakoitzaren ahalmenaren arabera zehaztu daiteke ekarpenaren diru kopurua. Harpideduna, hau da, halabelarri egiteko aukera ezberdinak daude, Gasteizko alde zaharrean kokatuta dagoen Hala Bedi Tabernan dagoen txartela bete eta postontzi batean sartu edo irratira ekarri edo irratiko kide bati emateko aukera dago.
 
Hala Bedi Irratiko webgunean adierazten duen moduan, gaur egun (2018an) 666 harpidedun ditu. Hala Bedi irratiak harpidedunak halabelarri izendatzen ditu, webgunean definitzen dituen moduan, haien bazkideak dira, komunitate gisa irratia sostengatu eta eraikitzen dutenak. Halabelarri guztiak Hala Bedi komunitatearen babesa dira, handituz doan proiektua aurrera eramaten laguntzen dutenak. 2017. urtean harpidedunak gora egitearen helburuarekin 999 halabelarri izatera iristeko helburua jarri zioten euren buruei. Arabako herri mugimenduarekin konpartitutako espazio horretan utopia txiki horrekin jarraitzeko asmoarekin.
 
Proiektuaren sostengua bazkideetatik eta antolatzen dituzten ekimenetatik dator, ez baitute diru truke publizitaterik jartzen. Iragartzen duten “publizitate” bakarra irratiko kuñak dira, horien edukiak herri mugimenduetako deialdiak edo ekimenak ezagutzera emateko helburuarekin egiten dira. Egongo diren manifestazioen igarpena ere ematen da edo esate baterako, birziklatzearen inguruko aldarrikapenak etab.
 
== Enpresa egitura ==
Hala Bedi Irratiak diru asmorik gabeko elkartetzat definitzen du bere burua. Haien barne funtzionamendua demokratikoa da, hau da, bazkide bakoitzak boto bakar bat dauka erabakiak hartzerako orduan. Hortaz, ezin da jabe edo bazkide maioritariorik nagusitu.
 
Horrelako egituretan ez da hasierako kapitalik behar, proiektua funtzionamenduan jartzeko ez baita hasierako ekarpen ekonomikorik eskatzen. Gasteizko Hala Bedi Irratia irrati libre edo komunitarioen barnean bereizten da.
 
Proiektua bolondresek osatzen dute eta ez dute soldatarik jasotzen. Lan egiten duten 150 pertsonetatik 6-k lanaldi erdian daude. Batzuk irratian lan egiten dute, beste batzuk webgunean eta gainerakoek bideo komisioan, hedabidean egiten den lan gehiena boluntarioek egiten dute, batzuk kazetariak dira eta beste batzuk ez. Haien edukiak lantzeko modua ez dauka zerikusirik beste hedabideen edukiak lantzeko moduarekin. Hala Bediko agenda herri mugimenduetara eta horiek lantzen dituzten gaietara zuzenduta dago bereziki.
 
Hala Bedi irratia proiektu asanbleario bat denez ez dago zuzendaritza batzorde bat, hau da, erabakiak Hala Bediko kide guztien artean hartzen dituzte. Urtean zehar 3-4 asanblada orokor egiten dituzte eta hauetara kide guztiak daude parte hartzera deituak. Asanblada orokor horietan informazio garrantzitsuena plazaratzen zaie eta erabakiak hartzen dituzten.
 
Astelehenero asanblada irekiak egiten dituzte eta edozein kide parte har dezake. Bertan astean zehar zein hitzaldira, ekitaldira eta jaialdira joango diren prestatu eta erabakitzen dute. Lan taldearen barne komunikazioa asanbleden bitartez egiten dute. Haiek deituriko “Hamabitxien komunitateen” bidez, hau da, talde txikiak, irratsaio edo komisioak eta bideo taldeetan banatuta daudenak. Horiek sei komunitate desberdinetan daude banatuta.
 
Urtean hiru edo lau alditan “Hamabitxien komunitateak” bildu egiten dira eta komunitate bakoitzak ordezkari bat bidaltzen du bilerara. Behin bilera amaituta ordezkari horiek euren komunitateetara itzultzen dira eta bileran emandako informazioa helarazten diete gainontzeko kideei.
 
Aipatutako taldeak irratsaioak (irratsaio bakoitza talde bat), bideo taldea, erredakzio taldea (webgunean berri idatziak lantzen dituztenak), fonotekako komisioa (musika cd-ak klasifikatu eta digitalizatzea eta kontzertuak antolatu etab), programazioa komisioa (irratiaren parrillak osatu, jende berriari funtzionamendua azaldu, eskubideak eta betebeharrak azaldu), komisio tekniko txikia (arazo tekniko edo informatikoez arduratzeko).
 
Normalean egin beharrak finkatuta daude baina talde batek laguntza eskatzen badu jendea gehitzen zaiola laguntzeko.
 
== Negozio eredua ==
Hala Bedi irratiak bere ''online'' denda aurrera eramateko, “La tienda Comprometida” izeneko proiektu batekin dago elkarlanean. Irabazi asmorik gabeko elkarte bat da eta lokala Bilbon dago kokatuta. “La tienda Comprometida”-ren helburuak mugimendu sozialak laguntzea da, ikusgarritasuna, zerbitzuak eta finantzazioa emanez, ideia progresistak publiko zabal bati gerturatuz eta kontsumo kritikoa, solidarioa eta erantzulea bultzatuz.
 
“La tienda Comprometida”-k Hala Bediri eskainitako atalean sudaderak, kamisetak, poltsak, gorrak saltzen ditu, haien logoa imprimaturik dago diseinu guztietan. Horretaz aparte, giltzariak, umeentzako body-ak, pendrive-ak, txapak, boligrafoak, koadernoak etab. saltzen dituzte.
 
Horrez gain, Hala Bedik 2000. urteko udatik hona taberna bat du martxan. Gasteizko alde zaharrean kokatuta dago eta hona gerturatzen den edonorentzat daude ateak irekita. Hala Bediko tabernan, hainbat edari daude eskuragarri, hala nola, garagardoa, salda, kafea eta infusioak. Eguneko edozein ordutan pintxoak jan daitezke eta gosariak ere eskaintzen dituzte.
 
Gainera, asteburuetan afariak ematen dituzte eta astean zehar eguneko platera ere jan daiteke. Lokalean paretan zintzilikatuta dauden erakusketaz ere gozatu daiteke et askotan kontzertu musikalak, hitzaldiak, proiekzioak edota eztabaidak antolatzen dituzte.
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Euskarazko irrati kateak]]