Ireki menu nagusia

Aldaketak

2.655 bytes added ,  Duela 1 urte
ez dago edizio laburpenik
Maok defendatu zuen Alderdi Komunistak bere jakinduriarekin moblizatu zitzakeen nekazariak indar iraultzaile bat zirelren ideia. Txinan, hasiera batean, semifeudalismoa zegoen, latifundioak oprimituta zituen nekazari kantitate izugarriarekin. Horregatik, Txinako Iraultza landatik hirira izan zen. Txinako Alderdi komunista boterera eraman zuen eredua, nekazal oinarriak zituen borroka armatua izan zen.
 
== Estrategia militarra ==
Maoismoak dotrina militar oso bat barneratzen du, ideologia-politikoa estrategia militarrarekin estu lotuz. Maoismoan, "''boterea fusiletik jaiotzen da''" (Maoren zita) eta nekazariak borroka armatuaren gerran parte hartzeko mobilizatuak izan daitezke hiru fase dituen gerrillarako.
 
Lehen fasea nekazarien mobilizazioak eta antolakuntzak konposatzen du. Bigarren fasean, baseak ezarriko lirateke eta gerrillen arteko koordinazioa handitu. Hirugarren fasean berriz, gerrillatik ohiko gerrarako trantsizioa emango litzateke.
 
Maoismoa bertako industrien mobilizazio masiboan oinarritzen da, horrela Txinari bizitzeko eta gerrarako beharrezko hornidurak emango lizkieke. Masen antolakuntza militarra eta botere ekonomikoa beharrezkoa da herrialdea kanpoko erasoengandik babesteko; eta aldi berean, zentralizazioak ustelkeria saihestuko luke.
 
Mao estratega militar bikaintzat hartzen da; bere ideien kontra daudenek ere onartzen dute hala dela. Bere gerrilla gerrari buruzko idatziak, gerrilla planak egin nahi dituztenentzako oinarrizko irakurgaiak dira.
 
Maoisten ideia militarrak [[XXI. mendea|XXI. mendearen]] hasieran hartu zuten garrantzia, [[Txinako Herri Errepublika|Txina]] kanpoan barnean baino gehiago.
 
== Klaseen arteko borroka sozialismoan ==
Maoismoa beste ideologia komunista batzuetatik desberdintzen duen kontzeptu bat honako hau da: boterea hartu ondoren, [[Klase sozial|klase sozialak]] oraindik esistituko lirateke, beraz [[Klase-borroka|klaseen arteko borrokak]] jarraituko luke gobernu sozialistan zehar. Nahiz eta proletarioek botere estatala iraultza sozialista batekin lortu izan, [[Burgesia|burgesiak]] [[Kapitalismo|kapitalismoa]] berriz ezartzeko ahalmena edukiko lukete.
 
Analisi maoistaren arabera, esperientzia sobietarrak erakusten zuen, nola Estatuan enkistatutako burokrazia mota berri bateko burgesian bihurtu eta kapitalismoa berriz ezarri litekeen. Hau saihesteko antolatu zen Iraultza Kulturala, non Maok sozialismoan sakontzera eta alderdi barneko errebisionistak kanporatzera deitu zuen.
 
== Maoismoa eta SESB ==
Maok [[SESB]]<nowiki/>n egondako aldaketak analizatu zituen [[Iosif Stalin|Stalinen]] heriotzaren ondoren. Maok baieztatu zuen Stalin, [[Karl Marx|Marx]] eta [[Vladimir Lenin|Leninen]] banderak alde batera utziak izan zirela, sistema kapitalistaren berrezartzeko prozesuari hasiera emanez. Maok zion, SESB herrialde "sozialfaxista" batean bihuru zela; horrela, Txina eta SESBren arteko tentsioa hasi zen.
 
Maorentzat, Stalin leninismoaren defendatzailea izan zen, sozialismoaren eraikuntzan aurrerapen asko lortu zituena. Hala ere, kontsideratzen zuen akatsak egin zituela.
 
== Ikus, gainera ==
174

edits