Guk: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Ibon U. (eztabaida | ekarpenak)
28. lerroa:
Beñat Sarasolak eta Joanes Bordak jarri zuten Guk taldearen lehen oinarria, 1968an elkarrekin kantatzeari ekin ziotenean. Geroago, beste kantari eta musikari batzuk batu zitzaizkien: Panpi Lacarrieu, [[Pier Paul Berzaitz]], Beñat Davant eta Eneko Labegerie. Herritarren bihotza hunkitzen zuten kantu engaiatuak egiten zituzten lapurtarrek, mezu politiko eta sozial jakin batekin, eta zuzenekoetan antzerkia eta musika uztartzen zituzten.
 
Bere belaunaldiko beste kantari askori gertatu bezala, [[Mixel Labéguerie|Mixel Labegerie]] kantari entzutea erabakigarria izan zen Beñat Sarasolarentzat kontzientzia hartzeko. "Ene Lizeo garaia zen, eskola pribatuan ikasten nuen, eta ezagutu nuen laborari eta euskalduna izatea zer den, biziki sofritu nuen izaite hura (...). Alabaina, [[Enbata (alderdi politikoa)|Enbata]] mugimendua agertu zen, Mixel Labegerieren lehen kantuak entzun, eta erran bezala, hura nire gurasoen kulturaren balorazio izugarria izan zen niretzat; txundituta utzi ninduen".
 
Joanes Bordarekin etxean eta lagunartean abesten hasi zen, harik eta jende aitzinean kantatzeko urratsa eman zuten arte. Ostatuetan lehenik, eta agertoki baten gainean geroago. Iparraldean aritzen ziren gehienbat, baina tarteka Hegoaldera joaten ziren. Kantu guztiak eurek sortutakoak ziren, eta horrek entzuleak errazago erakartzen zituen. Eduki politikoa zuten kantuak ziren, hala nola "Eskualduna naiz", "Donibaneko portuan" eta "Presondegietan (zuengatik)". Horiek eta beste batzuk bi disko txikitan grabatu zituzten.