Jose Iribarren Zugasti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Jose Iribarren Zugasti''', baita ere Aita Damián Agoizkoa edo Damián Iribarren (Agoitz, [[1927]]ko [[apirilaren 22]]a- Iruñea, [[2000]]ko [[uztailaren 14]]a), apaiza, idazle eta poeta nafarra izan zen.
 
== Biografia ==
Agoitzen jaioa bere eliza ikasketak [[Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena|Kaputxinoen Ordena]]ren apaiztegi desberdinetan ikasi zuen: [[Altsasua]]n, [[Hondarribia]]n, [[Lizarra]]n eta [[Iruña|Iruñean]]. [[1950]]eko abenduan apaiztu egin zen. Gizarte Zientzietan Madrilgo Leon XIII.a Institutuan espezializatu zen. [[1957]]an Zaragozara joan zen, [[HOAC]] (Hermandad Obrera de Acción Católica) erakundearen partaide gisa. Langileen mundua hobeto ezagutzeko hiru hilabete [[Bizkaiko Labe Garaiak|Bizkaiko Labe Garaietan]] lanean egon zen. Berriro ere [[Zaragoza]]n, Ijitoen Mundu Batzarrean hartu zuen parte. Etnia horren pertsoenei laguntzeko Torreroko Las Graveras ijitoen herrian bertaratu zen eta 1968 han bere txabola egin zuen; herrian eskola bat altxatzen eta komunitatearen arazo desberdinei konponketak bilatzen lagundu zuen. Ondoren ordenaren komentu desberdinetan egon zen: Donostian, [[Jaca]]n, [[Zangoza]]n eta Iruñean. Iruñean hil zen, [[2000]]ko [[uztailaren 14]]an, 73 urte zituelarik.
 
== Obra ==