Time: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sarrera
Historia
15. lerroa:
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Time Magazine - first cover.jpg|thumb|Time aldizkariaren lehen zenbakiaren azala, 1923ko martxoaren 3koa. Azalean, Joseph G. Cannon, [[Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Etxea|AEBetako Ordezkarien Etxe]]<nowiki/>ko buru ohia.]]
''Time'' aldizkaria Henry Lucek eta Briton Haddenek sortu zuten 1923an, AEBetako informazio orokorreko lehen aldizkaria, alegia. Hasieran, erabaki zuten ''Facts'' izena jartzea aldizkariari, baina azkenean ez zuten aukera hori erabili eta Time izena erabiltzea erabaki zuten. Ezagutzera eman zen gehienbat urtero egiten zuten "Person of the Year" (Urteko pertsona) dela eta, urtero gizartean eragin handiena izan zuen pertsona aukeratuz. Sekzio honetan agertu dira, adibidez, [[Barack Obama]] edo [[Steve Jobs]], beste batzuen artean. Aldizkariaren lehen zenbakian, 1923ko martxoaren 3an argitaratu zena, Joseph G. Cannon, garai hartako [[Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Etxea|AEBetako Ordezkarien Etxe]]<nowiki/>ko burua.
 
1974ean, ''Time'' aldizkariaren editorial ofiziala bakarra argitaratu zen, AEBetako [[Richard Nixon]] presidentearen dimisioa eskatzen zuena.
 
Time Inc. talde argitaratzaile moduan, 1989an Warner Communications sortu zenean, ''Time'' aldizkaria Time Warnerren parte bihurtu zen, [[Warner Bros.|Warner Bros]].-ekin batera. 2007. urtean, 1923an sortu zenetik, aldizkariaren argitalpen eguna aldatu zuten astelehenetatik ostiraletara. Modu horretan, irakurleek aldizkaria larunbatetan irakurtzeko aukera zuten.
 
2009an, ''Time'' aldizkariak, Mine aldizkari fisikoa argitaratzen hasi zen, Time Warnerreko edukiekin. Baina honek ez zuen izan arrakasta handirik.
 
2013an, zituen 8.000 langileetatik, 500 kaleratu zituen, %5 gutxi gorabehera. Nahiz eta murrizketak egiteko beharrak izan, salmenta altuak mantendu dituzte azken urteetan. Urte horretan ere, aldizkariaren bizitza osoan, hedabidearen buru izendatu zuten emakume bat, Nancy Gibbs. Gibbs, hedabidearen buruzagitzan egon zen 2017ra arte, Edward Felsenthalek postua hartu zuen arte.
 
2018an, Meredith Corporationek ([[sozietate anonimo]] moduan lan egiten duena) Time Inc. talde argitaratzailea erosi zion Time Warnerri ([[sozietate anonimo]] moduan ere lan egiten duena).
 
== Salmenta ==