Ireki menu nagusia

Aldaketak

+biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:Greglouganis.jpg|thumb|Gregory Louganis]]
 
'''Gregory Efthimios "Greg" Louganis''' ([[El Cajon]], [[Kalifornia]], [[1960]]ko [[urtarrilaren 29]]a) estatubatuar kirolaria da, [[tranpolin jauzi|tranpolin-jauzilaria]]. Aita [[samoa]]rra zuen eta ama europarra, baina San Diegoko Louganis familiak hartu zuen semetzat. Bederatzi urte zituelarik hasi zen tranpolin-jauzian, eta hamasei urte zituela, [[1976ko Udako Olinpiar Jokoak|Montrealgo Olinpiar Jokoetan]] (1976) parte hartu zuen Estatu Batuetako selekzioarekin. Urrezko domina irabazi zuen plataforma-jauzian. [[1984ko Udako Olinpiar Jokoak|Los Angelesko jokoetan]] (1984) eta [[1988ko Udako Olinpiar Jokoak|Seulgoetan]] (1988) urrezko dominak irabazi zituen tranpolin- eta plataforma-jauzietan. 1988an utzi zituen kirol-lehiaketak, eta antzerkian eta zineman hasi zen antzezle gisa. 1994an, [[New York]]eko Gay Jokoetan parte hartu zuen, [[homosexualitate|homosexuala]] zela erakutsiz. Hurrengo urtean, [[Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea|HIES]] gaixotasuna zuela jakinarazi zuen.
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
 
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
{{DEFAULTSORT:bizialdia|1960ko||Louganis, Greg}}
[[Kategoria:Gizon homosexualak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako kirolariak]]
[[Kategoria:Kaliforniarrak]]
[[Kategoria:1960ko jaiotzak]]
[[Kategoria:Olinpiar Jokoetako dominadunak]]
[[Kategoria:Tranpolin jauzilariak]]