«Elektrolisi»: berrikuspenen arteko aldeak

 
==== Nernst-en ekuazioa ====
Erredox-erreakzioetan asko erabiltzen den kalkuluetako bat, Nernst-en ekuazioa<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Electrólisis y Pilas – Química y algo más|hizkuntza=es-ES|url=https://quimicayalgomas.com/quimica-general/electrolisis-y-pilas/|aldizkaria=quimicayalgomas.com|sartze-data=2018-05-11}}</ref> da. Ekuazio honek, erredox-erreakzio baten potentzial elektrikoak kalkulatzen ditu, egoera “ez estandarretan”. Erreakzio batek produzitzeko edo kontsumitzeko trebetasuna adierazten duten taulak existitzen dira, potentziala emanaz. Taula horrek, potentzial estandarra adierazten dute eta baldintza “estandar” batzuetan ematen dira: 1 bar-eko (gutxi gorabehera 1 atm) presioan; 298 K-etan (edo 25ºC edo gelako tenperaturan); eta produktuetako bakoitza, 0,1M-eko kontzentrazioan. Potentzial estandar hau, Eº, zuzendu egin daiteke erreakzioaren benetako tenperaturarekin, transferitutako elektroi mol kopuruarekin eta erredox-erreakzioan parte hartu duten produktuen kontzentrazioekin.
 
𝐸 = 𝐸º − ( RT/nF)𝑙𝑛𝑄
 
== Pila eta elektrolisiaren arteko desberdintasunak ==
Bi eratako prozesu elektrokimikoak daude: Alde batetik, pila galbanikoak edo voltaikoak, (Daniel pila esaterako) oxidazio-erreakzio erreakzioan trukatutako elektroiei esker korronte elektrikoa sortzen denean gertatzen direnak. Pilek erredox erreakzioak sortzen duen energia kimikoa energia elektrikoa bihurtzen dute. Berezko prozesuak dira. Beste aldetik, berriz, zelula elektrolitikoak hain zuzen, energia elektrikoari esker oxidazio-erredukzio erreakzio bat ematen denean gertatzen dira eta piletako prozesuaren alderantzizkoa da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Electrólisis {{!}} La Guía de Química|hizkuntza=es-ES|url=https://quimica.laguia2000.com/conceptos-basicos/electrolisis|aldizkaria=quimica.laguia2000.com|sartze-data=2018-05-11}}</ref>
 
Pilan, bi elektrolito daude eta zelula elektrolitikotan, berriz, bat.
19

edits