128.153
edits
No edit summary |
|||
'''Cecil Antonio "Tony" Richardson''' ([[Shipley]], [[Erresuma Batua]], [[1928]]ko [[ekainaren 5]]a – [[Los Angeles]], [[AEB]], [[1991]]ko [[azaroaren 14]]a) [[ingeles]] zinemagilea izan zen.
''[[Royal Court Theatre]]''ren sortzaileetako bat izan zen; han [[John Osborne]]ren ''[[Look Back in Anger]]'' eta ''[[The Entertainer]]'' antzezlanak zuzendu zituen, eta [[1960]] inguruan zinemaratu. Film labur batzuk egin ondoren, ''[[A Taste of Honey]]'' ([[1961]], ''Ezti zaporea'') eta ''[[The Loneliness of the Long Distance Runner (filma)|The Loneliness of The Long Distance Runner]]'' ([[1962]], ''Luzeko korrikalariaren bakardadea'') filmak egin zituen, ''[[Free Cinema]]''ren erakusgarri bikainak direnak. ''[[Tom Jones]]'' ([[1963]]) filmak oso harrera ona izan zuen nazioartean. Estatu Batuetan egin zituen filmetan ''Free Cinema''ren ezaugarri etiko eta estetikoak baztertu zituen eta ez zion aurreko mailari eutsi, tartean arrakasta handiko filmak egin bazituen ere: ''[[The Charge of the Light Brigade]]'' ([[1968]], ''Brigada arinaren erasoa''), ''[[Ned Kelly]]'' ([[1970]]).
== Erreferentziak ==
|
edits