«Marie Curie»: berrikuspenen arteko aldeak

[[Fitxategi:Marie Curie eta bere senarra.jpg|thumb|Marie Curie eta bere senarra laborategian lan egiten.]]
{{biografia infotaula automatikoa}}'''Maria Salomea Skłodowska-Curie''' ([[1867]]ko [[azaroaren 7]]a – [[1934]]ko [[uztailaren 4]]a) Marie Curie bezala ezaguna, zientzialari polaka bat izan zen Frantzian nazionalizatua. [[Erradiologia]] arloan aitzindaria izan zen eta lehena izan zen bi arlo desberdinetan [[Nobel Sariak|Nobel saria]] lortu zuena -Fisika eta Kimika-. Gainera, Pariseko unibertsitatean lehenengo emakume irakaslea izan zen. [[Paris]]<nowiki/>ko eta [[Varsovia]]ko [[Curie Institutua]]k eratu zituen.
 
 
== Lehen urteak frantzian ==
[[Fitxategi:Marie Curie eta bere senarra.jpg|thumb|Marie Curie eta bere senarra laborategian lan egiten.|ezkerrera]]
1891ko bukaeran Frantziara joan zen. Parisen Maria, bere ahizparekin bizitzen egon zen eta gero beste leku batean alokatu zen, unibertsitatetik gertu zegoena. Fisika,kimika eta matematika ikasten jarraitu zuen pariseko unibertsitatean, bertan matrikulatu izan zen 1891ko amaieran. Bere katedratikoak Paul Appell, Henri Poincaré y Gabriel Lippmann izan ziren, garai horretan garrantzitsuak ziren zientzialariak. Egunez ikasten zuen eta klaseak ematen zituen gauez, bizi ahal izateko dirua irabazteko. Ahal ere, askotan gaixo jartzen zen gose handia pasatzen zuelako.  [[1893|1893an]], fisikan lizentziatu zen eta bere ikasgelako hoberena izan zen. Urte horretan, [[1894|Lippman irakaslearen laborategi industrialean lan egiten hasi zen.  Bitartean pariseko unibertsitatean ikasten jarraitu zuen eta beste titulo bat jaso zuen 1894an]].
 
* 1911. Kimikako Nobel saria. Polonio eta radioaren isolamendua eta karakterizazioagatik.
* 1914. ''Radioko institutua'' sortzen da (gaur egun Curie institutua dena) medikuntza,fisika,biologia eta kimika ikertzeko.
 
[[Fitxategi:Polonio eta radio.jpg|ezkerrera|thumb|Polonio eta radioa.]]
 
== Heriotza ==
[[1934]]<nowiki/>ko udaberrian poloniara egindako bisitatik hilabete batzuetara, uztailaren 4an Marie Curie hil zen, Sancellemoz erietxean, Passy-tik hurbil. Bere heriotza [[Anemia aplasiko|anemia aplastika]] baten ondorio izan zen, seguraski hartu zuena material erradioaktiboarekin lan egiteagatik. Garai horretan ez ziren ezagutzen material horien efektu negatiboak eta ez ziren segurtasun neurriak hartzen. Adibidez, bere poltsikoetan gordetzen zituen [[Isotopo erradioaktibo|isotopo erradioaktiboak]] zituzten [[Saiodi|saio-hodiak]] eta gero bere mahaian gordetzen zituen. Gainera, [[X izpi|X izpiekin]] kontaktuan egon zen gerran zehar.
 
 
 
Bere senarrarekin lurperatu zuten Sceauz-eko hilerrian. Hirurogei urte geroago 1995an bere gorpua [[Paris|Pariseko]] Panteoira trasladatu zuten: han lurperatu den lehen emakumea da.