Marie Curie: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
29. lerroa:
[[1903|1903an]] Pierre Curiek, [[Henri Becquerel]]<nowiki/>ek eta Marie Curiek [[Fisikako Nobel Saria|Fisikako Nobel saria]] jaso zuten elementu erradioaktiboekin egindako ikerketa zientifikoengatik. Marie lehen emakumea izan zen saria lortzen eta 15.000 dolar jaso zituen halaber. Hilabete batzuk geroago Pierre Curiek katedra bat lortu zuen Sorbonako unibertsitatean. Baina, [[1906|1906an]] Pierre hil zen eta Mariek haren lekua bete zuen Sorbonako unibertsitatean. Lehenengo emakume irakaslea izan zen unibertsitatea sortu zenetik 650 urtera.
 
[[1910|1910ean]] [[radio]] gramo puru bat lortu ahal zela frogatu zuen. Hurrengo urtean, [[Kimikako Nobel Saria|Kimikako Nobel saria]] jaso zuen, [[radio]]<nowiki/>a eta [[polonio]]<nowiki/>a aurkitu eta radioa bakartu izanagatik. Lehen bezala, ez zuen bakartzea patentatu, zientzialari guztiek azter zezaten. Marie Curie bi Nobel Sari lortu zuen lehen pertsona izan zen. Handik aurrera, elementu horrekin egin zuen lan bere izena zuen laborategi batean: Curie laborategian.
 
[[Lehen Mundu Gerra|Lehen Mundu Gerran]], Curiek [[erradiografia]] mugikorraren erabilera proposatu zuen soldadu zaurituak tratatzeko.
 
== Heriotza ==
[[1934]]<nowiki/>ko udaberrian poloniara egindako bisitatik hilabete batzuetara, uztailaren 4an Marie Curie hil zen, Sancellemoz erietxean, Passy-tik hurbil. Bere heriotza [[Anemia aplasiko|anemia aplastika]] baten ondorio izan zen, seguraski hartu zuena material erradioaktiboarekin lan egiteagatik. Garai horretan ez ziren ezagutzen material horien efektu negatiboak eta ez ziren segurtasun neurriak hartzen. Adibidez, bere poltsikoetan gordetzen zituen [[Isotopo erradioaktibo|isotopo erradioaktiboak]] zituzten [[Saiodi|saio-hodiak]] eta gero bere mahaian gordetzen zituen. Gainera, [[X izpi|X izpiekin]] kontaktuan egon zen gerran zehar.
 
Bere senarrarekin lurperatu zuten Sceauz-eko hilerrian. Hirurogei urte geroago 1995an bere gorpua [[Paris|Pariseko]] Panteoira trasladatu zuten: han lurperatu den lehen emakumea da.