«Eurokomunismo»: berrikuspenen arteko aldeak

2.298 bytes added ,  Duela 2 urte
ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
 
[[Iraultza]]ren ideia bertan behera utzi zuten eta eredu hori bereganatu zuten Europako lehenengo alderdi komunistak Italiakoa eta Frantziakoa izan ziren; demokraziarako bidean, jokabide horren alde egin zuen [[Santiago Carrillo]]ren gidaritzapean zegoen [[Espainiako Alderdi Komunista]]k ere.
 
== Eurokomnismoaren oinarriak ==
Eurokomunismoak kontsideratzen du, oso zaila dela iraultza sozialista bat herrialde [[Kapitalismo|kapitalistetan]] ematea. Ondorioz, alderdiak buruzagitza eraman beharko luke, abangoardia proletario baten bidez eta masa-alderdi bat bihurtuz. Taktika honek, etorkizun batean, base sozialak handitzera eramango luke gizartea. Esan behar da, eurokomunismoak ez diola iraultzari uko egiten, oso zaila denez beste bide bat aurkitu baizik. [[Gerra Hotza|Gerra Hotzaren]] amaierak ezker alderdi europar guztiak defentsiban jarri eta erreforma [[Neoliberalismo|neoliberalak]] gai-zerrenda izan aurretik, alderdi komunista askok zatiketak izan zituzten, eskuin alderdiek sozialdemokrazia adoptatu zuten eta ezker alderdiek identifikatu zitezkeen posizio komunistak izaten ahalegindu ziren.
 
Eurokomunistek alderdi bakarraren eta [[Proletarioen diktadura|proletarioen diktaduraren]] ideiei uko egiten diete, kapitalismoagandik desberdina den eta base sozialista bat duen produkzio-sistema eta aberastasunen banaketa bat eraikitzeko nahiarekin. Eurokomunistentzat, demokrazia, sozialismoa eraikitzeko beharrezko erreminta bat da.
 
== Eurokomunismoari kritikak ==
Eurokomunismoari kritika asko egin zaizkio, korronte eta alde politiko desberdinetatik.
 
Kritiko batzuek diote, alderdi eurokomunistek zailtasunak dituztela antzeman daiteken estrategia garbi bat sortzeko. Eurokomunistek [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobietarrengandik]] desberdinak izan nahi dutela erreklamatzen dute, baina inoiz ez dute programa original eta sinesgarri bat sortu.
 
Kritiko [[Liberalismo|liberal]] batzuk, eurokomunismoa komunismo sobietarrak egindako krimenengandik absolbitzeko saiakera bat dela diote.
 
[[Leninismo|Leninisten]] iritziz, eurokomunistak langileen kausaren traidoreak dira, [[Marxismo|marxismoaren]] interpretazio oker batzuen ondorioz. Leninisten iritziz, ez da posible gobernu komunista batera erreformen bitartez iristea, iraultzaren bidez baizik. [[Karl Marx|Marx]] eta [[Friedrich Engels|Engelsen]] obretatik, esan daiteke eurokomunismoak bien obrak kontraesaten dituela, Marx eta Engelsen konklusio gehienei uko egiten baitie.
 
[[Sozialdemokrazia|Sozialdemokratikoen]] ikuspuntutik, sistema demokratikoarekin izan dezaken adhesioa dudetan jartzen du.
 
== Erreferentziak ==
174

edits