Euskal Autonomia Erkidegoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
50. lerroa:
[[Euskaldun]]en gaur egungo erabileran, ''Euskadi'' Euskal Autonomia Erkidegoa izendatzeko erabiltzen da gehienbat; eta ''Euskal Herria'', Euskaltzaindiak arautu bezala, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko.
 
[[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua]]ren arabera, izen osoa ''Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa'' da, eta [[gaztelania]]z ''Comunidad Autónoma del País Vasco''.<ref>[http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-2312/eu/contenidos/informacion/estatuto_guernica/eu_455/adjuntos/estatuto_legea.pdf 1979ko EAEko Estatutua], Jaurlaritzako Lehendakaritzaren webgunean.</ref> Baina erabilera ofizialean bertan ere —hau da, [[Euskal Autonomia Erkidegoaren aldizkari ofiziala|Euskal Autonomia Erkidegoaren aldizkari ofizialean]] argitaratutako lege testuetan— ''Euskadi'', ''Euskal Autonomia Erkidegoa'' eta ''EAE'' izenez aipatzen da autonomia erkidego hau, eta ''Euskal Herria'' izena Euskaltzaindiak araututako esanahirako gordetzen da.<ref>[https://www.euskadi.eus/ehaa/ ''Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria''], Euskal Autonomia Erkidegoko aldizkari ofiziala.</ref>
 
== Geografia ==