Ermua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
31. lerroa:
Ermua haran estu batean kokatzen da, [[Ego|Ego ibaiaren]] ondoan. Haranaren estutasunak eta erliebearen zailtasunak etxebizitza gehienak haranaren behealdean eraiki beharra ekarri zuen [[XX. mendea|XX. mendeko]] etorkinak erruz herriratu zirenean. Ermua [[Oiz (argipena)|Oiz]] eta [[Urko]] mendien artean kokatzen da, 1.026 eta 730 metro dituzte mendi horiek. Horrez gain, [[Bizkaia]]n dentsitate handieneko udalerria da, [[1960ko hamarkada]] eta [[1970eko hamarkada|1970eko hamarkadetan]] eraiki ziren etxebizitza berri gehienak 9 solairuko blokeak dira.
 
Iparraldean, [[Mallabia]] udalerriarekin egiten du muga,; hegoaldean, [[Zaldibar]]rekin,; eta, ekialdean, [[Eibar]]rekin. Ermua [[Durangaldea|Durangaldeko]] eskualdean dago.
 
== Historia ==
37. lerroa:
Ermua [[1140]] eta [[1383]] urteen artean sortu zuten, garai hartako udalerri bizkaitar askorekin gertatu bezala, sortzearen urte zehatza ez dakigu, ordea. [[Gaztela]]ko hainbat erregek uriaren foruak berretsi zituzten behin baino gehiagotan. Hasierako herri txiki hartako ekonomia nekazaritza eta burdinola bakan batzuetan oinarritzen zen. Ermua [[Zaldibar]]ko jaunek menperatzen zuten.
 
[[1514]]. urtean Ermuak 320 biztanle zituen eta hiru kale. [[Gernika-Lumo|Gernikako]] batzar nagusietako 12. jesarlekua betetzen zuen. Mendeetan zehar egondako izurriteek eta [[Frantzia]]ren inbasioak ([[XVIII. mendea|XVIII. mende]] amaierako Konbentzio gerratea, esaterako), biztanleriaren hazkundea moteldu egin zuten, eta, horrela, [[1843]]an, 400 biztanle inguru bizi ziren Ermuan.
 
Industrializazioaren garapenak, ordea, hazkunde demografiko eta ekonomikoa indartu egin zuten, auzoko [[Eibar]]ren gertatu bezala, burdina eta armagintzarekin erlazionaturiko industriak aurretik ezagutu gabeko garapena izan zuten. Horrek lanpostu ugari sortu eta eskulan handiaren beharra ekarri zuen. Horregatik, Ermua immigraziorako jomuga bilakatu zen [[Espainia]]ko hainbat pertsonentzat. [[Galizia]] eta [[Gaztela eta Leon|Gaztela-Leonetik]] etorri ziren, besteak beste.
 
[[1997]]an, [[Miguel Ángel Blanco|Miguel Angel Blanco]] [[PP]]ko zinegotziaren bahiketak eta ondorengo hilketak, famatu egin zuten Ermua [[Espainia]] osoan. Gertaera hark euskal gatazkan eragin esanguratsua izan zuen eta manifestaldi handiak eragin zituen herri eta hiri askotan. Ermuko herri ekimenen omenez, [[Ermuko Foroa]] sortu zen, terrorismoaren biktimen alde jotzea, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] ekintzak salatzea eta euskal [[nazionalismo]]a kritikatzea helburu.
 
== Demografia ==