Euskara batua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Aitorfrfrfr wikilariaren aldaketak ezabatuz, Xabier Armendaritz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
14. lerroa:
Euskal Literaturaren hasieratik, idazleek betidanik nabaritu dute euskaldunen arteko ezin ulertzearen arazoa eta literaturarako hizkuntza batuaren beharra. [[Joanes Leizarraga]]k [[1571]]n argitara emandako ''[[Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria]]''n arazo horren berri ematen zuen ''Heuscalduney'' atarikoan. Leizarragak, bere lankideek lagunduta, itzulpena egiteko euskara batu bat osatu zuen, testua [[Lapurdi]], [[Nafarroa Beherea]] eta [[Zuberoa]]ko euskaldunentzat ahalik eta ulertzeko errazena izan zedin. Lan horrek, gainera, amaieran hiztegi txiki bat zekarren, zuberotarrentzat egina. [[Kalbinismo]]a Euskal Herrian hedatzeko asmoak porrot egin zuenez, haren hizkuntza ereduak ez zuen jarraipenik izan. Horren ordez, Iparraldean [[Lapurdi]]ko euskara "kostatarra" bihurtu zen XVII. mendeko idazleen eredu, batez ere [[Axular]]ren lanak lortutako ospeari esker. XVIII. mendean, [[Joanes Etxeberri]] lapurtarrak [[Axular]]ren euskara proposatu zuen euskara idatzirako eredu, egokiena baitzeritzon.
 
Hegoaldean, berriz, XVIII. mendean [[gipuzkera|giputz euskara]], nepe gehienbat [[Beterri]]ko hizkeraren ezaugarriak biltzen zituena, literatur hizkuntza gisan nagusitu zen, baita nafar eta bizkaitarren artean ere. [[Manuel Larramendi]] jesuitaren pizgarri-lanak giputz euskararen ospeari lagundu zion. Hala ere, [[Bizkaia]]n eredu berezia sortu zen XIX. mendetik aurrera. Mendebaleko idazleek bi idazle bereziki izan zituzten maisu: [[Pedro Antonio Añibarro]], [[Arratia]]ko euskaraz idazten zuena, eta [[Joan Antonio Mogel]], [[Markina-Xemein|Markinakoa]] zerabilena. Bi eredu horiek izan dira denbora luzez bizkaitar literatur euskalkiaren bi aldaera nagusiak.
Hizkuntza komuna helburu eduki du [[Euskaltzaindia]]k erakundearen sorreratik bertatik ([[1919]]). [[1920]]ko ''Euskaltzaindiaren Sortarauak'' agiriko 6. artikuluak honako hauxe zioen: