Abducens nerbio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Abducens nerbioa»
 
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Abducens nukleoa.jpg|thumb|Abducens nerbioa eta abducens nerbioaren nukleoa ]]
Abducens nerbioa
'''VI.bikote kraneala''', '''abducens nerbioa''' edo '''kanpoko nerbio begi eragilea''' nerbio motor purua da.
 
Nerbio horren funtzioa begiaren giharreria estrintsekoaren osagaia den [[kanpoko muskulu zuzena]] inerbatzea da. Muskulu hori kitzikatzean [[Begi|begi globoa]] kanporantz biratzen da, begiaren urrunketa ahalbideratuz.
 
'''Abducens nerbioaren nukleoa''' [[Enbor entzefaliko|entzefalo enbor]]<nowiki/>reko zubiaren erdi-behealdean kokatzen da. Nukleo '''motor somatiko''' orokorra da. [[Aurpegi-nerbio|Aurpegi nerbioa]]<nowiki/>ren zuntzak bere nukleotik irten eta abducens nerbioaren nukleoa inguratzen dute  [[aurpegi nerbioaren kolikulua]] edo [[Teres kolikulua|Teres]] sortuz, [[4.bentrikulua]]<nowiki/>ren zoruan [[erdialdeko goragunea]]<nowiki/>ren azpian ikusi daitekeena.
 
Borondatezko bide, bide sentikor orokor nahiz beste [[begi nukleo eragile]]<nowiki/>ekin erlazionatzen da. Gainera, [[erdialdeko luzetarako faszikulua]]<nowiki/>ren bidez (ELF) [[koklea]] zuntz eta [[ikusmen]] zuntzekin ere konektatzen da.  Horrez gain, [[goiko kolikulu]]<nowiki/>tik irteten den [[tektu-erraboil traktua]]<nowiki/>ren zuntzak jasotzen ditu.
[[Fitxategi:Begi mugimenduen nukleo eragileak.tif|alt=Goikoa: III.bikotea eta bere nukleoa; erdikoa: IV. bikotea eta bere nukleoa; behekoa: VI. bikotea eta bere nukleoa. |thumb|Begi nukleo eragileak: III., IV. eta VI. bikote kranealen nukleo eragile somatikoak ]]
[[Kortex-nukleo zuntzak]], [[Sistema piramidal|bide piramidal]]<nowiki/>ean zehar doazenak, entzefalo enborrean askatuko dira abducens nerbioaren nukleoan eragiteko (zuzenki edo ez-zuzenki, [[Sare-antzeko eraketa|erretikulu fomazioa]]<nowiki/>n eraginez). Kortexaren eragina, nukleo honen kasuan, '''kontralaterala''' da; hau da, [[garun hemisferio]] batek kontrako aldeko nukleoan eragiten du. Hori dela eta, lesio zentrala egotekotan kaltea kontrako aldean nabarituko da.
 
Abduces nerbioaren zuntzak bere nukleotik irten eta [[Bizkarrezur-erraboil|erraboil]]<nowiki/>etik ateratzen dira [[zubi-erraboil ildoa]]<nowiki/>ren erdialdetik, [[erraboil piramide]]<nowiki/>en goitik. Bere ibilbidean [[arteria laberintikoa]]<nowiki/>rekiko aurre-behealdean kokatzen da, batzuetan [[aurre-beheko garun arteria]]<nowiki/>ren aurrealdetik pasako da. Nerbioak atzeko [[hobi kraneala]] inguratzen duen [[dura mater]]<nowiki/>ra zeharkatzen du eta [[Loki-hezur|hezur tenporala]]<nowiki/>ren harkaitzaren erpinean kokatzen da. Hortik [[barneko arteria karotida]]<nowiki/>ren kanpoaldetik pasa eta [[arraildura esfenoidal]]<nowiki/>ean [[Zinn eraztun tendinotsua]]<nowiki/>ren barnetik sartzen da [[Betzulo|orbita]] zulora, [[Begiko nerbio motor komun|III.gara nerbioa]]<nowiki/>ren azpialdetik. Horrela, kanpoko muskulu zuzenaren barnealdeko aurpegira iristen da.
 
== PATOLOGIA ==
Nukleo edo nerbioa kaltetzekotan alde berdineko begiaren kanpoko muskulu zuzena ez da kitzikatzen. Ondorioz, begia erdialderantz desbideratzen da eta ikusmen bikoitza izango du.
 
Arazoa konpontzeko nerbioaren lesioa eragiten duen kausa erradikatu behar da.