Disoluzio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
59. lerroa:
 
# Beherakada krioskopikoa
# [[Presio osmotiko|Presio osmotikoa]]: Mintz erdiragazkor batek, disolbatzaileari bi noranzkoetan igarotzen uzten dio, baina solutuari ez dio iragaten uzten. Horren ondorioz, kontzentrazio desberdineko bi disoluzio mintz erdiragazkor baten bidez banatuta daudenean, disolbatzaileak mintz hori zeharkatzen du kontzentrazio baxueneko gunetik, kontzentrazio altuena duenera; hau da, disoluzio diluituenetik kontzentratuenera igarotzen da, sistema [[Oreka kimiko|orekara]] heldu arte. Fenomeno honi, [[Osmosi|osmosia]] deritzo eta garrantzi handia dauka prozesu biologikoetan maila zelularrean. Beraz, disoluzio baten presio osmotikoa osmosia ez gertatzeko, edo gauza bera dena, disolbatzailearen fluxua geldiarazteko, mintz erdiragazkor batez banatutako disoluzioen gainean egin beharreko presioa da. Presio osmotiko berdina duten disoluzioei isotoniko deitzen zaie. Disoluzio baten presio osmotikoa beste batena baino txikiagoa denean, disoluzio horri hipotoniko deitzen zaio, eta handiagoa denean, berriz, hipertoniko. Van´'t Hoff- ek adierazi zuen disoluzio diluitu ideal baten presio osmotikoa, disoluzioaren tenperatura berdinean aurkitzen zen eta disoluzioak okupatzen zuen bolumen osoa hartzen zuen gas batek egingo lukeen presioaren berdina zela. Horren ondorioz, disoluzio diluitu ez-ionikoetan presio osmotikoa kalkulatzeko ekuazio bat lortu zuen: π x V = nRT . Ekuazio horretan, π presio osmotikoa, V disoluzioaren [[Bolumen|bolumena]], n disolbatutako mol kopurua, R gasen konstante unibertsala, eta T [[tenperatura]] dira. Osmosiak aplikazio praktiko garrantzitsuak ditu; adibidez, solutu ezezagunen pisu molekularra lortzeko, eta gaixoei injektatzen zaizkien zain barneko injekzioen kontzentrazioa kalkulatzeko baliagarria da.
# [[Lurrun-presio|Lurrun-presioaren]] beherakada
# [[Irakite-puntuaren handitze|Irakite-puntuaren]] igoera