Diptiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
4. lerroa:
== Historia ==
=== Diptiko kontsularrak ===
Diptikoen erabilera [[Antzinako Erroma]]n modan egon zen. Erabiltzen ziren oharrak hartzeko liburuxkak bezala eta luxuzko artikuluak ziren, sarritan oparitzeko artikuluak. Bikainenak "kontsular" izena zutenak ziren: inperioko kontsulek opari moduan, urte hasieran, pertsonaia garrantzitsuei eta laguneei ematen zizkieten. Diptiko kontsular horiek kanpo azalan askotan, erliebez, kontsularen erretratuaz apainduta egoten ziren. Diptiko mota horren ezagutzen diren guztiak boliez eginak daude eta bizantziar estilokoak, [[V. mende|V.]] eta [[VI. mende]]koak. Dena dela, badira ere zaharragoak eta xinpleagoak diren diptikoak; hauek magistratuek eta nobleek haien erabilerako izaten ziren.<ref>{{Cite web|url=https://arte.laguia2000.com/escultura/diptico-consular-flavius-anastasius|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
=== Diptiko erlijiosoak ==
Geroago, erromatarren ohitura hartuta, eliza kristauak ere diptiko erlijiosoak sortu zituen. Kanpotik apaingarri erlijiosoak erakusten zituzten eta barrutik testuak irarri egiteko prestatuta zeuden; horretako euskarriaren material gainean egiten zuten edota [[pergamino]] orriak erabiltzen ziren. Jasotzen ziren testuak mota desberdinetakoak izaten ziren: [[hierakia]]ren izenak, [[martiri]]ak, hildakoak mezatan kontutan edukitzeko... Horren arabera bizien eta hildakoen diptikoak bereizi egiten ziren. Ohitura hau Mendebaldeko elizan [[XII. mende]] arte gorde egin zen; ekialdean gehiago iraudu zuen, [[XV. mende]] arte. Ekialdean ere oraindik orain elizan diptiko horien oroimena gelditu da [[martirologio]]etan, [[nekrologio]]etan eta [[egutegi]]etan.
 
Diptiko horien barietatea diptiko elizkoiak ziren. Hauek ez ziren idazteko erabiltzen, erlijioaren eszenak erakusteko baizik. Irudiak kanpoan eta barruan egon zitezkeen eta otoitz egiteko erabiltzen ziren.<ref>{{Cite web|url=https://books.google.es/books?id=mbf4qrokBBsC&pg=PA135&lpg=PA135&dq=dipticos+religiosos&source=bl&ots=dgxNS6cLnB&sig=BUWo1PFiR-sOWPTqIMKU0z0Mj48&hl=eu&sa=X&ved=0ahUKEwiDqP7A5_baAhUJCcAKHbzlA104ChDoAQhgMAk#v=onepage&q=dipticos%20religiosos&f=false|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Moda hau [[gotiko]] garaian zabaldu zen, [[XIII. mende]]aren inguruan.
 
Diptikoko beste bariantea binaka eginiko margolanak izan ziren.