Eraso!: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
|||
24. lerroa:
== Taldea ==
Zarautzen (Gipuzkoa) 1996. urte bukaeran sortutako taldea da Eraso! Hastapenean Estigia eta [[Anestesia (musika taldea)|Anestesia]] herrikideen ildo beretik [[thrash metal]] gordina jorratu bazuen ere, berehala [[hardcore]] eta [[rock]] alderako bidea hartu zuen. [[Erantzunik gabe]] (Mil A Gritos, 1999) aurreneko diskoan abiatu zen gipuzkoarren garapen musikal etengabea, eta gerora argitaratu dituzten beste hiru diskoekin berretsi dute.
Eraso! (harridura ikurra barne) taldearen sorreran hainbat musikari izan baziren ere, laukote honek ekin zion ibilbideari: Sergio Ruiz (ahotsa eta gitarra), Nestor Urdanpilleta (gitarra), Amaiur Cajaraville (baxua) eta Iñigo Beitia (bateria). 90eko hamarkadaren erdialdean hasi ziren musika tresnei eragiten. Garai hartan, nu metal edo metal berriaren fenomenoak gogor jo zuen Ameriketako Estatu Batuetan, eta berehala zabaldu zen mundu osora. Hala ere, zarauztarrek gertukoagoak zituzten Anestesia eta Estigia, eta haien bide musikal berberari jarraitu zioten: thrash musikari. Hala, 1996an lehen maketa kaleratu zuten, Guztiaren arabera izenekoa. Abiadura handikoa eta primitiboa. Hilabete gutxira, baina, eta Iñigo bateria jotzailea behin taldean finkatuta, bigarren maketa atera zuten: Gaua. Sei abestiz osaturiko lan berri horrek harrera ona izan zuen. Gipuzkoako Diputazioak antolaturiko Gaztemaniak maketa lehiaketako finalean sartu eta kontzertu gehiago emateko aukera izan zuten. Erantzun ona ikusita, laukotea lehendabiziko diskoa prestatzen hasi zen. Horretarako, Mikel Kazalis (Anestesia, [[Negu Gorriak]], 2 Kate, [[Kuraia (
[[2001ean heldu zen]] Oraina eta geroa (Mil A Gritos). Horretan, [[Haritz Harreguy]] eta Mikel Kazalisen laguntza izan zuten Andoaingo Garate estudioan grabatzeko garaian. Azal zuri eta adierazgarri batekin batera, Eraso!-k bere musikari beste buelta bat eman zion, izaera galdu gabe. [[Delirium Tremens (musika taldea)|Delirium Tremens]] taldearen "[[Ikusi
2003. urtea iritsi bezain pronto, laukotea disko berri bati begira hasi zen lanean. Mikel Kazalisen Fidelenea grabazio estudio berrian sartu, eta handik [[Grisez bustitako egunak]] hirugarren lanarekin atera ziren. Kasu honetan, diskoetxez aldatu eta [[Metak]] zigiluak argitaratu zuen. Ondoren, beste kontzertu bira bati ekin, eta Austrian jotzeko parada izan zuten. 2004ko udazkenean, ordea, Amaiurrek taldea utzi zuen. Hori dela eta, taldeak etenaldi bat egin zuen beste baxu jotzaile bat topatu bitartean. Azkenean, Ander Izeta (Estigia, Nork?) musikari beteranoa batu zitzaien eta beste lan bat prestatzen hasi ziren. Azkeneko esperientzia onaren ondoren, grabazio lanak Fidelenean egin zituen berriz ere. [[Kontra]] (Metak, 2005) laugarren diskoa dute.
45. lerroa:
== Kanpo loturak ==
*
[[Kategoria:Eraso!]]
|