Sorrera eta hondamendia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «"'''''Sorrera eta hondamendia'''''" Roald Dahlek idatzitako istorio laburra da, lehendabiziko aldiz Playboy aldizkarian argitaratu zena, eta gero, 1962ko ''Kiss Kiss'...»
(Ez dago alderik)

12:18, 8 maiatza 2018ko berrikusketa

"Sorrera eta hondamendia" Roald Dahlek idatzitako istorio laburra da, lehendabiziko aldiz Playboy aldizkarian argitaratu zena, eta gero, 1962ko Kiss Kiss liburuan txertatua.

Narrazioan, Austriako hiri batean, Klara seme batez erditu berria da. Beldurra du umea hilko dela, aurreko hirurak (Otto, Gustav eta Ida) hil ziren bezala. Alois senarrak dio jaioberria txikia eta ahula dela, aurrekoen aldean ere. Medikuak eta emaginak ziurtatzen diete etengabe umea ongi dagoela eta aitari eskatzen diote zintzoago jokatzeko emaztearekin. Bukaeran, Klarak Jainkoari erregutzen dio Adolf semea bizi dadila.