Fernando Mendizabal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
11. lerroa:
Urte askotan [[UZEI]] elkartean lan egin du, eta elkarlanean liburu ugari argitaratu ditu. [[Udako Euskal Unibertsitatea]]rekin ere kolaboratu zuen. Euskal komunitate zientifikoaren [[Inguma (datu-basea)|Inguma]] datu-basean, berak idatzitako 28 lan azaltzen dira.<ref>[http://www.inguma.org/egiledatuakgakoa.php?egile_gakoa=4127&hizkuntza=eu Fernando Mendizabalen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (28 produktu)]</ref>
 
Hizkuntza juridikorik kasik ez zenean, lege-hizkera lantzeko eta garatzeko EHUko Zuzenbide Fakultatean Euskara Juridikoaren Ikastaroa (EJI deitua) eskaini zuen urte askotan; gero zuzenbide ikasketetan euskara juridikoa modu ofizialean ikasteko aukera ireki zuen ikastaro hark. Egungo euskal legelari askoren maixua izan zen eta, terminologia juridikoan, berak irekitako ildoak bide seguru bihurtu dira indarrean den euskal legedian.
 
== Ikus gainera ==