Vicente Rodríguez de Arellano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
 
== Estiloa ==
Rodríguez de Arellano idazle bezala ezaguna izan zen. Posbarroko eta Erromantizismo artean kokatuta, batez ere prentsako poeta eta antzerkigile bezala ospetsua izan zen. Hala ere, XIX. mendeko literatura kritikak mespretxuz baloratu zuen. Poesia barruan mota askotako lanak egin zituen: [[anakreontika]]k, [[oda]]k, poema satirikoak, [[Alegia (literatura)|alegiak]], [[soneto]]ak, [[epigrama]]k, bertsoz idatzitako ipuinak, [[Erromantze (poesia)|erromantze]]ak]], [[ortegorte]]ko poemak... Bereziki ezagunak ''Poesías varias'' (1806) liburua da (bertan "El valor navarro" poema irakur daiteke), eta "Memorial que en estilo burlesco compuso" poema [[autobiografia|autobiografikoa]] izan ziren.
 
Antzerkirako ere mota askotako lanak prestatu zituen: komediak, dramak, tragediak, melodramak... Opera munduan ere saiatu zen: ''El inquilino'', Violet Serwinen obraren itzulpena, ''El matrimonio de Fígaro'' [[Wolfgang Amadeus Mozart]]en musikarekin (1802), prestatu zituen. Antzerki klasikoaren antzezlanak ere moldatu zituen, esaterako, [[Lope de Vega]]ren ''Lo cierto por lo dudoso'' (1803) lana; moldaketa horietan bere bertsoak ere tartekatzen zituen.
 
==Obra==